Dokumentua: Berrikuntzarako behar teknologikoen balorazioa. Erresuma Batuko eraikin pribatuak eta publikoak. Laburpen-txostena

 

 

 

 

 

 

Hauek dira dokumentuen jatorrizko izenburuak:

  • Technology Innovation Needs Assessment (TINA). Domestic Buildings.Summary Report
  • Technology Innovation Needs Assessment (TINA). Non-domestic Buildings.Summary Report

Karbono-igorpen txikiaren inguruko berrikuntzaren koordinazio-taldean (The Low Carbon Innovation Co-ordination Group, LCICG Kanpoko esteka) sartzen dira karbono-igorpen txikiko berrikuntza sustatzen duten Erresuma Batuko sektore publikoko erakunde nagusiak. Taldearen helburua da Erresuma Batuko sektore publikoaren finantziazioak karbono-igorpen txikiko teknologietan duen inpaktua maximizatzea, hauek lortzeko:

  • Energia eskuragarria, segurua eta jasangarria banatzea Erresuma Batuan
  • Hazkuntza ekonomikoa sortzea Erresuma Batuan
  • Gaitasunak, ezagutza eta trebetasunak garatzea Erresuma Batuan

Taldeko kideak erakunde garrantzitsuak dira, eta funts publikoak erabiltzen dituzte karbono-igorpen txikiko teknologiaren berrikuntza sustatzeko. Bi motatako kideak daude: kide nagusiak eta kide elkartuak.

LCICGren lanetako bat da teknologia-esparruetako (Bioenergia, itsasokoa, hidrogenoa, beroa, sektore industriala, fisio nuklearra eta abar) berrikuntza teknologikoen beharrak aztertzea.

Eraikalen gaiekin lotuta, bi TINA daude:

Erresuma Batuko eraikin pribatuek kontsumitutako energia estatu horretako igorpen guztien % 25 da gutxi gorabehera. Estatuko eraikuntza-sektorearen berrikuntza aukera handia da Erresuma Batuko berotegi-efektuko gasen igorpenen helburuak betetzen laguntzeko. Gainera, balioa ekartzen du saihestutako energia-kostuen bidez; 2050ean, 73 Mt CO2 eta 16 mila milioi liberakoa izango litzateke aurrezpena. Horrez gain, berrikuntzak esportazio-aukerak sortzen lagundu dezakete, eta haiek 1,7 bilioi liberako ekarpena egin diezaiokete BPGari 2050. urtean.

Sektore publikoaren laguntzak balio hori desblokeatu beharko du, sektore osoan gainditu beharreko merkatu-hesi nabarmenak daude eta. Sektore publikoaren laguntzak balio handiagoa ekar diezaieke eraikuntzako berrikuntzei —energia-aurrezpenen balio handia dela eta— eta eraikuntzaren eta diseinuaren aurretiazko berrikuntzei —zeinetan Erresuma Batua munduko liderra baita—, merkatu-hesien balio eta presentzia handiagatik.

Dokumentu hori webguneko domestic buildings Kanpoko esteka atalean eskura daiteke.

Eraikin publikoetan erabilitako energia Erresuma Batuko karbono-igorpenen % 18 da gutxi gorabehera; kontuan hartuta eraikinak diseinu eta erabilera askotakoak dituztela. Estatuko eraikin publikoen sektorearen berrikuntza aukera handia da Erresuma Batuko berotegi-efektuko gasen igorpenen helburuak betetzen laguntzeko. Gainera, balioa ekartzen du saihestutako energia-kostuen bidez; 2050ean, 86 Mt CO2 eta 13 mila milioi liberakoa izango litzateke aurrezpena. Horrez gain, berrikuntzak esportazio-aukerak sortzen lagundu dezake, eta haiek 1,7 bilioi liberako ekarpena egin diezaiokete BPGari 2050. urtean.

Sektore publikoaren laguntzak balio hori desblokeatu beharko du, sektore osoan gainditu beharreko merkatu-huts nabarmenak daude eta. Sektore publikoaren laguntzak balio handiagoa eman diezaioke diseinu integratuari, alor horretan baitaude karbonoa eta energia-kostuen balioa aurrezteko aukera handiak. Gainera, merkatu-huts esanguratsuak daude, diseinu integratuko berrikuntzak oztopatzen dituztenak, eta Erresuma Batuak lehia-abantaila ertaina-altua du arlo horretan.

Dokumentu hori webguneko nondomestic buildings Kanpoko esteka atalean eskura daiteke.

 Iturria: Eraikal, 2012/11/20

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *