Dokumentua ingelesez: Enplegua, hazkuntza eta etxe beroagoak. Energia gutxi duten etxeetan energia-eraginkortasuneko neurrietan inbertitzeko sustapen ekonomikoaren ebaluazioa.

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Jobs, growth and warmer homes. Evaluating the Economic Stimulus of Investing in Energy Efficiency Measures in Fuel Poor Homes.

Azken urteetan, Erresuma Batuko gobernuek zailtasunak izan dituzte energia-pobreziaren hazkuntzari aurre egiteko.

Energia-pobrezia erauzteko konpromisoa 2001ean hartu zen; Erresuma Batua gauza zen gas-fakturei bere kabuz aurre egiteko, eta etxeetako fakturak erlatiboki baxuak ziren. Energia-pobrezia zuten 2 milioi etxe inguru zeuden garai hartan, eta erraz betetzeko moduko erronka gisa hartzen zen.

Gaur egun, sei milioi etxe baino gehiago ezin dira berotu diru-sarrerak ez direlako handitu, energia garestitu egin delako eta etxe britainiar zaharrek ihes ugari dituztelako. Konpromiso hori alde batera utzi izanaren sentsazioa dago, zailegia eta garestiegia delako.

Baliteke energia-pobrezian dauden pertsonen diru-sarrerak ez igotzea epe motzean. Ez dirudi energia-prezioak jaitsiko direnik. Argi dagoenez, gure etxebizitzen energia-eraginkortasunean aldaketa egitea da irtenbide bidergarri bakarra. Baina hori garestia da. Orain arte gobernuek lortu duten dirua baino gehiago.

Txosten honek zalantzan jartzen du energia-pobreziari aurre egitea zaila delakoa. Han azaltzen denez, irabazia hirukoitza da: etxe beroagoak, energia-eraginkortasun handiagoa eta hazkuntza ekonomikoa, ikatzaren zergetatik lortzen diren diru-sarrerak kontsumitzaileengana eta, bereziki, energia-pobrezia duten etxeetara bideratzen badira.

Txostena berriaren iturrian eskura daiteke.

Ildo honetan, Eraikalen “Energia-pobreziari buruzko azterketa. Etxebizitzak energiari dagokionez birgaitzeko lanpostuak sortzeko aukera” Kanpoko esteka berria argitaratu zen. Eraginkortasun energetikoaren finantzaketarekin zerikusia duen berria ere argitaratu zen: “Dokumentua, ingelesez: Energia-eraginkortasunak familia anitzeko etxebizitzetan kredituak ematean dituen onurak” Kanpoko esteka. Berri honetan, New Yorkeko eta Europako esperientziak jaso dira.

“Finantzaketa” Kanpoko esteka etiketapean, eraginkortasun energetikoari buruzko proiektuak nola finantzatzea azaltzen dituzten berriak jaso dira.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/11/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *