Durangok onura fiskalen ordenantza bat onartu du energia-eraginkortasuna hobetu zaien eraikin birgaituentzat

Durangoko Udalak 2013ko behin-behineko Ordenantza Fiskalak argitaratu ditu Kanpoko estekaBAO, 218. zenbakia, 2012ko azaroaren 14a Kanpoko esteka. Han, 2013ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergan % 50eko hobaria finkatu da OHZren kuotan, eraikinaren energia ez-berriztagarrien kontsumoa murrizteko helburuarekin birgaitzen diren erakinetan. Horretarako, eskaeraren murrizketa instalazio termikoen eskaera handiagoarekin eta energia berriztagarriak askoz gehiago txertatzearekin batu behar dira.

Hobari berri honen bidez, egungo eraikuntza-kodea (2006) indarrean jarri baino lehenago eraikitako eraikinetan egiten diren esku-hartzeetan energia-eraginkortasuna hobetzeko lanak egitea sustatu nahi ditu udalerri bizkaitarrak. Bestalde, bestelako laguntza-mota batzuk sendotzeko eta energia-birgaitzerako, oro har, egin behar diren inbertsioen amortizazio-aldia laburtzeko balioko du. Azken hori ezinbestekotzat jotzen da oso eraginkorrak ez diren eraikinetan (1979 baino lehenagokoak).

Hobaria eskuratzeko, baldintza batzuk bete behar dira:

  • Instalazioetan, esku-hartze global bat egitea, eraikinaren estalduraren energia-eskaria EKTren HE1 oinarrizko dokumentuaren mailara mugatzeko.
  • Instalazio termikoak egungo Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduari (RITE) egokitzea
  • Argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna EKTren HE3 oinarrizko dokumentuaren mailan jartzea.
  • Ur bero sanitariorako eguzki-ekarpena EKTren HE4 oinarrizko dokumentuaren mailakoa izatea.
  • Energia elektrikoaren ekarpen fotovoltaikoa EKTren HE5 oinarrizko dokumentuaren mailara egokitzea.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/11/21

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *