Klimatizazio pasiboa: Lurra-airea trukagailuak

Lurra-airea bero-trukagailuak geotermiaren Kanpoko esteka aplikazio interesgarria dira. Putzu proventzar Kanpoko esteka tradizionalaren XXI. mendeko egokitzapena da. Teknika horren bidez, airea lur azpiko kanalizazio batzuetatik igaroarazten da eraikinera sartu aurretik, eraikinaren barruan jasotzen den airearen tenperatura arintzeko.

Irudia: Putzu proventzarra

Sistemaren oinarrian, lurzoruaren inertzia termikoaren aprobetxamendua dago. Lurzoruak, sakonera jakin batean, urte osoan konstantea den tenperatura izan ohi du, 14 ºC ingurukoa.

Instalazioan, lur azpian dauden hodi batzuek airea hartzen dute kanpotik, eta bultzatzaileen bidez lurzoruaren azpitik igarotzen da airea tarte jakin batean. Gero, eraikuntzaren barnera sartzen da, geletara zuzenean edo bero-berreskuragarilu batera Kanpoko esteka konektatuta. Azken horren bidez, aire-masaren energia aprobetxatu daiteke nahi den tenperatura lortzeko, energia askoz gutxiago erabilita.

Hodi horien bidez transmititzen da beroa airearen eta lurzoruaren artean. Ez dago mugarik materiala hautatzeko orduan; nahikoa da estankoa izatea eta zapaltzeekiko erresistentzia minimoa izatea. Plastikoak, metalak, hormigoi aurreatezatua eta abar erabil daitezke. 1,5 eta 3 m bitarteko sakoneran ezarri ohi dira.

Beste parametro batzuk dira garrantzitsuagoak, adibidez, hodi-kopurua, haien luzera eta diametroa, eta airearen abiadura. Lurzoruaren ezaugarri termikoen arabera, kalkulu bidez optimizatu behar dira parametro horiek guztiak Kanpoko esteka. Horregatik, instalazioaren neurriak zehazteko, nahitaezkoa da lurrak alderdi termikotik dituen datuei buruzko txostena izatea (urteko batez besteko tenperatura, eta lurraren eroankortasun eta barreiadura termikoa, besteak beste).

Instalazio-mota horretarako balio estandarrak aipatzearren, esan daiteke 10 eta 100 m bitarteko luzera dutela hodiek, 20-30 cm-ko diametroa, eta aireak 4-8 m/s-ko abiadura duela.

Eraikitzerako garaian, kontuan hartu beharreko ezaugarri batzuk daude. Hasteko, instalazioan iragazteko elementu batzuk jarri behar dira, eremu klimatizatura partikulak sartzen ez direla ziurtatzeko. Gainera, barnean kondentsazioa gerta daitekeela aurreikusi behar da. Kondentsazioaren eraginez lizunak sor daitezke, eta barnera usain txarra edo gaixotasunak eraman. Hori ekiditeko, hodiak maldan jarri behar dira, eta punturik baxuenean sifoi bidezko ur-hargune bat jarri.

Halaber, erregistroak izan behar dira instalazioan, hura behar bezala garbitzeko eta mantentze-lanak egiteko.

Azkenik, airea bultzatzeko haizagailuek zaratak sor ditzaketenez, gomendatzen da haiek hodien sarreretan jartzea.

Bideragarritasun ekonomikoa bermatuta dago etengabeko klimatizazioa behar duten eraikinetan; eraginkortasun handiena udan izan ohi du, hozteko, lurzoruaren eta kanpoko airearen arteko tenperatura-aldea handia denean. Hala ere, ez da gaitzetsi behar neguko hilabeteetan berokuntzari egin diezaioken ekarpena, muturreko klima duten tokietan.

Irudien iturria:

  1. Putzu proventzar baten irudia, Lodgement durable en Afrique Kanpoko esteka webgunean ikusia.
  2. AwaduktThermo sistemaren irudiak, Rehau-ren Kanpoko esteka eskutik.
  3. Lurra-airea trukagailu geotermikoaren irudia, SiberZone-k Kanpoko esteka emandakoa.

Iturria: iProyecta Kanpoko esteka, 2012/11/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraketa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *