Lehendik eginda dauden eraikinen energia-ziurtagiriaren prezioa kalkulatzea

www.certicalia.com-en irudia

Eraikalen, 47/2007 Errege Dekretuaren eta Lehendik dauden Eraikinen Efizientzia Energetikoaren Ziurtapenari buruzko Errege Dekretuaren Proiektuaren arteko testu bateratu Kanpoko esteka berria argitaratu zen.

2013ko urtarriletik aurrera alokatzen edo saltzen diren etxebizitza guztiei lehendik dauden eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapena edukitzea nahitaezkoa izango zaie, Errege Dekretuak Kanpoko esteka dioenez.

Certificado Eficiencia Energética Kanpoko esteka webgunea onlineko komunitate bat da, eraikinen energia-ziurtagiriei buruzko zalantza guztiak argitzeko balio duena. Webgune parte-hartzailea izatea nahi dute, zalantzak plazaratu eta, aldi berean, besteenak ebatzi ahal izateko. Partikularrek, bizilagun-komunitateek, teknikariek eta enpresek izan ditzaketen zalantza guztiak argitzea da helburua. Deskargatzeko oso gomendagarriak diren fitxategiz osatutako atal bat dago. Hor aurki daiteke espezialitate horretan lanean hasi nahi duten eta jarduera horretan irtenbide profesional berria bilatzen ari diren teknikari guztiek behar duten informazioa. Firme Arquitectos-en webgunean Kanpoko esteka ikus daitezke lehendik eraikita dauden eraikinetarako energia-eraginkortasuneko ziurtagiriari buruzko 10 galdera eta erantzun. Webgune horietan agertzen den galderetako bat da zein den energia-ziurtagirien prezio zenbatetsia.

Galdera hori bera ikus daiteke Certicalian Kanpoko esteka, bai etxebizitzen jabeek egina, bai teknikariek egina. Alde batetik, jabeek aurreikusi gabeko gastu batekin topo egiten dute beren etxebizitzak salgai edo alokairuan jartzean. Teknikariak, bestalde, orain arte etxebizitza berrietan proiektuaren prezio osoan sartzen zen lan bati prezioa jarri beharrean daude. Gainera, lehen, etxebizitza-sustapen osoari zegokion, eta ez etxebizitza bakoitzari. Banakakoak izango dira etorkizuneko energia-ziurtagiri gehienak. El Confidencial webgunean Kanpoko esteka jakinarazi dutenez, Italian 250 euroko kostua du eta Alemanian, berriz, 500 eurokoa. Gainera, A kalifikazioa duen etxebizitzaren jabeak edo maizterrak % 70 gutxiago ordaintzen du erosotasun-maila ohikoa lortzeko behar den energiagatik, G kalifikazioa duen etxebizitza batekin alderatuta.

Paper blog-en post batean, hausnarketa hauek egiten dira, energia-ziurtagiriaren prezioa kalkulatzen laguntzeko.

Zaila izan ohi da zerbitzu profesionalen prezioei buruz hitz egitea, merkatuan lehia askea dagoelako (edo agian, horregatik bereziki). Asko hitz egiten ari dira energia-ziurtagiriaren prezioari buruz (batez ere, etxebizitzak ziurtatzeko beren zerbitzuak eskaintzea pentsatzen ari diren profesionalen kasuan). Hala ere, uste dut balio bat emateko, lehenik eta behin, ongi ezagutu behar dela teknikari ziurtatzaileak eman behar duen zerbitzua. Familia anitzeko eraikin bateko etxebizitzaren kasuari dagokionez (hau da, pisuen energia-ziurtagiria, kasurik ohikoena izango dena), zerbitzua kontzeptu hauetan banatu daiteke (barkamena eskatu nahi diet profesionalei baten bat albo batera utzi badut edo ongi baloratu ez badut):

  1. Ziurtatzailea jabearen etxebizitzaraino joan behar da, han egotea ezinbestekoa baita datuak hartzeko eta eraikuntza aztertzeko.
  2. Ziurtatzaileak etxebizitzaren planoa egin behar du (jabeak normalean ez du planorik izango, gutxiago formatu digitalean), eta haren orientazioa zehaztu.
  3. Ziurtatzaileak itxituren mota eta kalitatea aztertu behar du, bai opakoena (kanpoko hormak) bai beirazkoena (leihoak eta antzekoak), eta zehaztu behar du (edo zenbatetsi, bere esperientzia profesionalaren arabera) etxebizitzan dagoen eraikuntza-tipologia.
  4. Ziurtatzaileak beroa nahiz hotza sortzen duten instalazio termikoen datuak aztertu eta bildu behar ditu, hau da, berokuntza eta ur bero sanitarioko galdarena (banakakoak nahiz kolektiboak) eta hozte-sistemena (halakorik balego).
  5. Mugatutako ingurunea aztertu behar du ziurtatzaileak, zerbaitek eraikinari itzala egiten dion ikusteko.
  6. Datu guztiak hartu ondoren, ziurtatzaileak bere lantokira itzuli behar du.
  7. Ziurtatzaileak jasotako datu guztiak sartu behar ditu eraikinak ziurtatzeko Industria Ministerioak prestatutako programa informatikoan.
  8. Lan informatikoa amaitu ondoren, ziurtatzaileak eraikina kalifikatu egiten du eta energia-ziurtapeneko programek ezarritako eredu-txantiloietan erabilitako ziurtagiria igortzen du.
  9. Paperezko ziurtagiria sinatu eta bezeroari postaz bidaltzen dio.

Lan hori guztia egiteko behar den denbora guztia ezin da izan lau ordu baino gutxiago, batez beste. Datu hori jakinda, orain bai zenbatetsi daiteke energia-ziurtapenak zer prezio izango duen. Beste zerbitzu profesional batzuekin alderatu daiteke: adibidez, abokatu baten lau orduko lege-aholkularitzak edo finantzetan adituan den fiskal batenak izango lukeen prezioarekin alderatu daiteke, edo bestela, instalatzaile kualifikatu batek (iturgin edo argiketari batek) lau orduz egindako etxeko konponketa bat (joan-etorria barne). Kontuan izan behar da, halaber, arkitekto edo ingeniari baten orduaren prezioa instalatzaileena baino handiagoa dela. Agian, peritatze baten prezioa izan daiteke gehien gerturatzen zaiona. Gogoan izan behar da, gainera, estatu osoan zerbitzuek ez dutela prezio bera, eta, gainera, energia-ziurtagiriak 10 urteko iraupena duela. Salbuespenak salbuespen, orain badakizue zer lan egiten duen ziurtatzaile batek eta ziur gaude erraz zenbatetsi ahal izango duzuela zuen eremuko prezioa.

Errege dekretuaren arabera, “energia-eraginkortasuneko ziurtagiria eraikuntza-proiektuak edo haren instalazio termikoak egiteko titulazio akademikoa eta profesionala duten teknikariek sinatu behar dute, eraikinaren jabeak aske aukeratutakoak”.

Eraikalen Lehendik dauden eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri berriari buruzko iritzi-artikulua Kanpoko esteka argitaratu zen. Aurrekoaren kontrako iritzia irakur daiteke berri honetan: “Bide-ingeniarien elkargoak hitzarmena sinatu du Asece-rekin, elkargokideak energia-ziurtapenean trebatzeko” Kanpoko esteka. Eraikuntzako Kalitatearen Espainiako Elkarteko (Asece) presidenteak, Adrían Sánchez Molinak, dio “jarduera hori irekitzeak lanpostu asko sortu behar ditu eta gure herrialdearen eraikuntza-ondarearen balioa handitzeko balioko du, baita haren bizitza erabilgarria luzatzeko ere. Sektore hori handitzen ari da herrialde garatu guztietan, eta horrek esan nahi du aukera gehiago egongo direla nazioartean. Horregatik guztiagatik, teknikariak aurretiaz ongi trebatu behar dira, garai zail hauetan eraikuntza-sektorean dagoen lan-aukera garrantzitsuenaz baliatzeko”.

Iturria: Certicalia Kanpoko esteka, 2012/11/20

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak, Legegintza, Zerbitzu berriak, Zerbitzuak (web) and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *