Produktuaren ingurumen-aitorpenaren (PIA) eta Eraikuntzako Produktuen Europar Araudiaren (EPEA) arteko erlazioa

Produktuaren ingurumen-aitorpenak (PIA), informazio fidagarriaren eta egiaztagarriaren bidez, produktuen eta zerbitzuen ingurumen-portaera hobetzen duten tresnak dira. UNE-EN ISO 14025 arauan definitutako dokumentu horiek oso garrantzitsu bihurtu dira eraikuntza-produktuen Europar Direktiba ordezkatzen duen Eraikuntzako Produktuen Europar Araudi berria (EPEA) Kanpoko esteka argitaratu denetik. Araudi horretan, obretan baliabideak era jasangarrian erabiltzen direla eta obraren beraren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko PIAk duten aplikazioa jasotzen da. Eraikuntzaren jasangarritasunari buruzko UNE-EN 15804:2012 arau argitaratu berria (eraikuntza-sektorerako espezifikoa dena) aurrerapauso handia da PIAk eraikuntzan eta obra zibiletan aplikatzeko.

Aenor-en egoitza zentralean, Madrilen, 2012ko azaroaren 21ean egin zen “Produktuen ingurumen-aitorpenak eraikuntza jasangarrian: arauak eta aplikazioa” jardunaldian, Luis Alonso Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Kalitate eta Segurtasun Industrialeko Azpizuzendaritza Orokorreko zerbitzuburuak PIAn eta Europar Araudiaren arteko erlazioari buruzko aurrerapenak eman zituen: “fabrikatzaileek ingurumenarekin erlazionatutako ezaugarri batzuk aitortu beharko dituzte, eta PIAk erabiltzeko modukoak izango dira, eta alderantziz”. “Argi dagoenez, Araudiak PIAengan eragina izango du eta alderantziz ere bai”. Horren harira, gogoratu behar da Europako Araudi berriak baliabide naturalak erabiltzeari dagokion oinarrizko betebehar berria duela, eta PIAk aipatzen dira eraikuntza-lanetan baliabideen erabilera jasangarria eta ingurumen-inpaktua ebaluatzeko tresna gisa.

Produktuaren Ingurumen Aitorpenek (PIA edo, ingelesez, EPD) era garbian eta hirugarrenek egiaztatzeko moduan ematen dute produktuen ingurumen-portaerari buruzko informazioa, haien bizi-zikloan oinarrituta. Edozein produkturen ingurumen-inpaktuarekiko dagoen gero eta kontzientziazio handiagoari erantzuten dio programa horrek, eta, ondorioz, inpaktua kuantifikatzeko eta datuak era independentean egiaztatzeko metodologiak garatu dira.

María Consuelo Jiménezek, Sustapen Ministerioaren Eraikuntzaren Kalitatearen arloko buruak PIAek duten balioaren alde egin zuen, EKTren Erregistro Orokorrean erregistratzeari dagokionez: “haien produktuen bizi-zikloaren analisia egiten duten guztiak animatu nahi ditugu Produktuaren Ingurumen Aitorpena erabil dezatela eta aitorpen horiek erregistroan sartzea sustatu dezatela; hala, ahaleginak aintzatetsi egiten dira, jasangarritasuna sustatu eta gardentasuna sortzen du merkatuan”.

‘AENOR GlobalEPD’ eraikuntzarako produktu eta materialen ekoizle guztiei zuzenduta dago (zeramikazko baldosak, altzairua, zementua, isolatzaile termikoak, teilak eta abar). Nazioarteko programa bat da (AENOR duela bi urtetik ari da hor lanean), eta bi funtzio betetzen ditu: alde batetik, Produktuen Kategoria Arauak (PKA) garatzen ditu, zeinak PIAek produktu bakoitzerako bete behar dituzten baldintza zehatzak finkatzen dituen; eta, bestetik, aitorpen horiek egiaztatzen ditu, kategoria-arau horietan finkatutako baldintzen arabera. Gaur egun, arauak garatzen dihardu AENOR, gerora lehen PIA egiaztapenak garatzen hasteko.

Web CAP, eraikuntza-produktuen ingurumen-portaera Kanpoko esteka Eraikal berrian, CAP eta EU TEC produktuen ingurumen-portaerari buruzko web-aplikazioak eta eraikuntza-produktuen datu-basea biltzen dira.

Iturria: Observatorio Inmobiliario Kanpoko esteka, 2012/11/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *