Smart Highway: etorkizuneko gidatzea

Hamarkada luzez, gidaritza berritzeko garaian, fabrikatzaileek autoan jarri dute arreta, baina Rotterdam-eko (Herbehereak) Studio Roosegaarde Kanpoko esteka estudioak, Heijmans Infrastructure Kanpoko esteka enpresarekin lankidetzan, bideak berritzeari ekin dio. Smart Highway Kanpoko esteka Europako errepide-sarea teknologia berrien bidez modernizatzeko plan kontzeptual bat da, eta etorkizuneko ideiarik onenaren saria jaso du 2012ko Dutch Design Award sari-banaketan Kanpoko esteka.

Daan Roosegaarde herbehereetako diseinatzailea da Studio Roosegaarderen zuzendari sortzailea. Studio Roosegaarde, berriz, teknologiaren eta giza gorputzaren arteko erlazio dinamikoa aztertzen duten proiektu interaktiboak garatzen ditu (Dune Kanpoko esteka, Intimacy Kanpoko esteka). Autobide adimendunaren prototipo horren bidez, sistemak bide jasangarriagoak, kontzienteagoak eta intuitiboagoak sortu nahi ditu, hauek egiteko gai den teknologia txertatuta: gidariari era bisualean adieraztea errepidea arriskutsu dagoela, gidatzen ari zarela autoa kargatzea, edo elektrizitatea sortzea errepidea bera argiztatzeko.

“Hormigoiz egindako hamaika bide dituen hiri batean bizi gara, eta altzairuzko lanparez daude inguratuta. Guztiek ikusizko inpaktu handia eragiten dute hirian… baina, zergatik ez da horientzat imajinazioa erabiltzen? Zergatik ezin da mugikortasuna etorkizuneko sinboloa izan?”

Diseinuak kondizio klimatiko txarrak eta bidearen egoera detektatzen ditu denbora errealean, eta gidariari jakinarazten dizkio margo dinamikoen eta argi interaktiboen bidez. Lehentasunezko errai batek auto elektrikoen bateriak kargatzen ditu asfaltoaren azpian dauden indukzio-haril batzuetatik igaro ahala. Eta, gainera, abian den autoak sortzen duen haizearen indarra aprobetxatzen saiatuko dira, autoa igaro ahala bidea argiztatuko duten ehunka turbinaren bidez.

Proiektua oraindik kontzeptua besterik ez bada ere, planak gero eta indar gehiago du. Ideia gauzatzeak kostu handia izan arren, 2013 erdialdean abian jartzeko asmoa dute, dagoeneko eraikita dauden errepideetan aplikatuz, beharrezkoa den kasuetan.

Iturria: Tamara Vila en Edgar Gonzalez Kanpoko esteka, 2012/11/02

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in merkatu aurretikoa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *