2014ko Solar Decathlonerako espainiar hautagaitzak

Solar DecathlonEurope Kanpoko esteka unibertsitate mailako nazioarteko lehiaketa bat da, etxebizitza eraginkorren garapenean ikerketa sustatzen duena. Parte hartzen duten taldeen helburua da ahalik eta baliabide natural gutxien kontsumitzen duten eta bizi-zikloan zehar hondakin-kopuru minimoa sortzen duten etxeak diseinatzea eta eraikitzea. Garrantzia berezia ematen zaio energia-kontsumoa murrizteari eta behar den guztia Eguzkitik hartzeari.

Lehiaketaren azken fasean, talde bakoitzak bere etxea eraiki behar du Villa Solar deritzon esparru ireki batean. Publikoari irekita dagoenez, etxe guztiak bisita daitezke, eta, aldi berean, hamar proba gainditu behar dituzte etxeek (hortik dator “decathlon” izena). Proba horiekin erabakiko da zein etxe den irabazlea.

Talde hauetako bakoitzak unibertsitate bat edo gehiago du atzean, eta erakundeen eta enpresen laguntza ekonomikoa eta teknikoa dute. Etxeak diseinatzen hasten direnetik lehiaketaren azken faseraino, ikasleak dira prozesuaren protagonistak; “dekatleta” izenez ezagutzen dituzte, eta “Faculty Advisor” izenez ezagutzen den irakasleak babesten ditu.

Eraikalen, Madrilen egin zen 2012ko Solar Decathlon lehiaketaren emaitzak Kanpoko esteka laburbildu ziren. 2014ko Solar Decathlon Kanpoko esteka lehiaketa Versailles-en (Frantzia) egingo da. Lehiaketa horretan parte hartzeko, 2012ko abenduaren 10a baino lehen aurkeztu behar da hautagaitza Kanpoko esteka. 2014an Versaillesen parte hartuko duten 20 taldeak 2012ko abenduaren 21ean plazaratuko dira.

Espainiako talde hauek, gutxienez, daude 2014ko Solar Decathlon lehiaketara aurkezteko asmotan:

  • Plateauteam Kanpoko esteka, Alcalako eta Gaztela-Mantxako unibertsitateetako arkitektura eta eraikuntza-ingeniaritzako ikasleak.
  • Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Solar Decathlon Kluba Kanpoko esteka. 10 ikaslek inauguratuko dute Arkitektura Eskolako Solar Decathlon Kluba. Bi ikasturtetan zehar, taldeak hurrengo lehiaketa batean aurkeztuko duten etxebizitza-prototipoaren plangintza, diseinua, gauzatzea eta aurrekontua landuko dute.

“Arkitektura Eskolako Laborategian ezarri nahi den karga akademikoa dinamizatzeko bide gisa planteatu dugu proiektua” esan du César Martín Gómez irakasleak, ekimenaren sustatzaile eta koordinatzaileak. Proiektuak eta Eraikuntza sailetako beste lau irakaslek ere parte hartzen dute: Asier Santas, Carlos Naya, José Antonio Sacristán eta María Ibáñez Puy.

Iturria: Eraikal, 2012/11/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *