EAEko eraikuntza-enpresen egoeraren mapa, 2012ko ekainan

Eraikalen garatutako egoera-maparen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreko enpresen ikuspegia ematea, kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpenarekin, ingurumenarekin, laneko arriskuen prebentzioarekin, ekodiseinuarekin eta I+G+b kudeaketa-sistemekin erlazioan, eta horietan guztietan izandako bilakaera erakusten da.

Bestalde, kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sustatzen duen Eraikal programaren helburuen artean, kalitatea kudeatzeko sistemak sustatzea, ezartzea eta hobetzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan iraunkortasuna sustatzea eta berrikuntza laguntzea daudela, xede dugun txostenean barne hartzen den informazioa oso baliagarria da Eraikal programak 1998an sortu zenetik sektorean izan duen eragina ezagutzeko.

Sei hilean behin eguneratzen da egoera-mapa eta orain aurkezten dugun hau 2012ko ekainan eguneratutakoa da.

Hiru zatitan dago bereizita txostena eta Eraikalen web-orritik Kanpoko esteka eskura daiteke:

  • Laburpen exekutiboa;
  • Txostena;
  • Txostenaren eranskinak.

Egoera-mapa egitean honako informazio hau eguneratu da eta guztia Eraikalen web-orrian eskura daiteke:

Iturria: Eraikal, 2012/11/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *