NEHOGAR egitasmoa: etxebizitza eraginkorraren eraikuntza Asturiasen

Gehienez 130 edo 140 metro karratu dituen etxebizitza familiabakarrean bizi den familia batek, urtean 3.000 bat euro gastatu ditzake energia-hornikuntzan (berokuntza eta ur bero sanitarioa). Hiru hamarkadaren ondoren (hipoteka ordaindu ahal izateko denbora), 90.000 eurokoa izango da energia-gastua elektrizitatean eta erregai fosiletan, baldin eta aipatutako epean energiaren salneurria are gehiago igoko ez balitz.

Mieresko Eficiencia Integral Constructiva SL (Efinco Kanpoko esteka) enpresa sortu berria jarri da proiektua gauzatuko duen enpresa-taldearen buruan, eta Asturiasko Energia Partzuergoaren bidez (AINER Kanpoko esteka) kudeatzen du proiektua. Asmoa da Las Cuencaseko energia-kontsumo baxuko lehen etxebizitza monitorizatua diseinatzea eta Mieres udalerrian eraikitzea. Helburua, berriz, fakturen zenbatekoa % 75 baino gehiago gutxitzea da, eta aipatutako 90.000 euroko gastua 23.000 euroko gastu bihurtzea.

Egitasmoak “NeHogar” du izena, eta, Efincoz gain, eskualdeko enpresek, Espainiako enpresek eta nazioarteko enpresek ere parte hartzen dute. Ingenieros Asesores de la Construcción enpresak emango du diseinurako laguntza teknikoa. Uría Ingeniería de Instalacionesek, Schneiderrek, Thermorrek, Kommerlingek, Cerrajería Asturiasek eta Saint Gobain taldeakWeber, Isover eta Placo dibisioen bitartez— beren gain hartuko dituzte berokuntza, inguratzailea, domotika, eguzki-panelak, zurgintza-lanak eta, oro har, baliabide-xahuketarekin amaitzeko gune hori egituratuko duten bestelako elementuak.

“Helburu nagusia da azken belaunaldiko etxebizitza bat egitea, klase ertaineko familien irispidean egongo dena guztiz”, azaldu du Ana Isabel Menéndezek Efincoko gerenteak.

125 metro karratu erabilgarri izango ditu dagoeneko eraikitzeko bidean den etxebizitzak, eta bi seme-alaba dituzten senar-emazte batzuk biziko dira han. Ekimena diru-laguntzarik jaso gabe gauzatuko da, enpresen eta sustatzaileen ekarpenekin soilik. Ana Isabel Menéndezek dioenez, “familiak aukeratutako parametroen arabera diseinatu zen etxebizitza: lau logela, bi bainugela, egongela-sukaldea eta ataria ditu, bai eta bi ibilgailuentzako garaje bat eta galdara-gela bat ere”. Aldi berean, tokiko klima-kondizioak aztertu ziren. Hortaz, aintzat hartu ziren lursailaren orientazioa, eguzki-irabaziak eta tokiko usadio eta ohiturak. “Diseinua helburu bioklimatikoekin egin zen: etxebizitza hegoaldera begira eraiki zen eguzki-irabaziei bide emateko”.

NeHogar” egitasmoko kideak hain daude ziur lortuko den energia-aurrezpen altuaz, ezen etxea monitorizatzea erabaki baitute, haren funtzionaltasuna aztertu ahal izateko eta ondorio zehatzak atera ahal izateko. Bost urtez, egunero jasoko dira etxean biziko den familiaren energia-beharren inguruko datuak. Horrenbestez, ikerlan praktikoa lortuko da, aldez aurretik ezarritako datu teorikoekin alderatu ahal izango dena; Fundación Asturiana de la Energía erakunde independenteak (FAEN Kanpoko esteka) egiaztatuko du emaitzen bilakaera.

Egitasmoan berebiziko garrantzia dute etxebizitzaren egitura estaltzeko hautatutako materialek. Eraikinaren inguratzailea aztertu eta diseinatu zen, halako gisan non berotze- eta klimatizazio-prozesuen energia-eskakizunak minimizatuko baitira. Etxebizitzak, oso gutxi kontsumitzeaz gain, errendimendu altuko sistema aktiboak ditu (berokuntzarako eta ur bero sanitariorako), energia berriztagarrien bitartez hornitzen direnak: ur bero sanitarioaren % 56 eguzki-panelek berotzen dute, eta bero-ponpa aerotermikoa duen lurzoru erradiatzaileak berotzen du etxea. “Etxebizitzak fluxu bikoitzeko aireztatze-sistema mekaniko kontrolatua du, eraginkortasun handiko bero-berreskuragailu bat ere baduena; hau da, sistemari esker, etengabe berritzen da barrualdeko airea, eta haren beroa aprobetxatzen erosotasun handiagoa lortzeko” azaldu dute egitasmoaren erantzuleek.

Egitasmoari buruz informazio gehiago dago eskuragarri dokumentu honetan Kanpoko esteka.

Eraikalen hainbat egitasmo jaso ditugu, eraikin eredu erakusleak dituztenak:

Iturria: La Nueva España Kanpoko esteka, 2012/11/26

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak, Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *