PIE (Potential Impact Evaluation) ikerlana, MARIE (Mediterranean Building Rethinking for Energy Efficiency Improvement) egitasmoaren barruan egina

MARIE Kanpoko esteka egitasmoaren barruan eginiko PIE Kanpoko esteka ikerketak ondorioztatu duenez, epe luzerako energia-aurrezpena lortzeko, eraikinak oso-osorik birgaitu beharko lirateke. Mediterraneoan gaur egun dagoen etxebizitza-parkearen izari handiko birgaitze integrala sustatzeko MARIE egitasmoan proposatutako neurrien eragina aztertu du txostenak. PIE txostenak Mediterraneoko bederatzi eskualdek —besteak beste, Kataluniak— 2035. urtera arte kontsumituko duten energia aztertu du.

Ikerketari esker baieztatu ahal izan da, MARIE egitasmoak proposatu bezala, eraikinak osorik birgaitzeak gehiago jaitsiko lukeela energia-kontsumoa, ekipoen berritzea bezalako ohiko neurriek baino. Aire girotuko ekipoak eta galdarak aldatzeak energia aurrezteko aukera ematen badute ere, energia-aurrezpen hori mugatua da epe luzera. Eraikinaren egitura birgaitzeak —adibidez, paretak eta estalkiak isolatzea—, aldiz, energia-eraginkortasun handiagorako aukera emango du.

Adituek adierazi dute, halaber, Mediterraneo inguruan egin ohi diren birgaitze-dinamikak motelak direla: 60-80 urtean behin egin ohi dira. Ikerketaren ondorioek iradokitzen dutenez, energia-aurrezpen handiagoa ekarriko lukete MARIE egitasmoan proposatutako ekimenek —zeinak oraindik garapen bidean baitaude— orain arte eskuarki erabili izan diren estrategiek baino.

Ekimenaren asmoa da merkatuko hesi eta oztopo instituzional eta finantzario nagusiak gainditzea, eta, orobat, Mediterraneo inguruko eskualdeetan garapen jasangarrirako abaguneak sortzea. Jarduera pilotuak ere aurreikusten ditu MARIEk, garapen-neurriez gain, konponbide eta zerbitzu eraginkorrenak probatu ahal izateko, bai eta lurralde-eragina bermatzeko ere.

MARIE egitasmoa 2011 hasi zen, eta 6 milioi euroko aurrekontua du. Ekimena Europako Batasuneko Med programak eta egitasmoan parte-hartzen duten erakundeek finantzatzen dute elkarrekin. Kataluniako Generalitateko Departament de Territori i Sostenibilitat saila da ekimenaren buru, eta Mediterraneo inguruko hainbat eskualdek hartu du parte, besteak beste, Frantzia, Italia, Grezia, Malta, Eslovenia,Montenegro, Zipre, Portugal eta Espainiako eskualdeek.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/11/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *