Bilboko Udal Etxebizitzak (UE) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko (EKKL) Termika Arloa ere partaide dela, “Energia-aurrezpena etxebizitzen birgaitzean” programa garatzeko

ENEDI (Energética en la Edificación) Ikerketa Taldeak egingo ditu hitzarmen horretan egin beharreko lanak. EHUko Materialen Ingeniaritzako Makina eta Motor Termikoen Saileko kideek osatzen dute talde hori. Taldeari buruzko informazio gehiago, web-orri honetan Kanpoko esteka duzue. Halaber, hitzarmenaren helburuak betetzeko, Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Termika Arloaren Kanpoko esteka laguntza izango dute.

Hitzarmenaren helburu nagusia da UEk kudeatzen dituen etxebizitza sozialak birgaitzeko irtenbiderik egokienak erabiltzea. Birgaitze-aukera horiek alderdi teorikotik nahiz praktikotik aztertuko dira, EKKLren instalazioan egindako saiakuntzen bidez. Azterketa horiei esker, ondorio oso errealistak lortu ahal izango dira, eta, beraz, oro har egokienak diren irtenbideak gomendatuko dizkiete arkitektoei eta eraikitzaileei.

ENEDI taldearen aholkuekin birgaitzen den etxebizitza-kopuruarekin, eta, bereziki, metodo berritzaileekin birgaitutako etxebizitzen portaera onarekin neurtu ahal izango da proiektuaren arrakasta.

Hainbat urrats ditu proiektuak. Hasteko, datuak hartu dira etxebizitza okupatuetan (10 etxebizitzako lagina). Etxebizitza hutsen jarraipena egingo da ondoren. Etxebizitza horien portaera termikoa erreproduzitzen duten ereduak garatuko dira, birgaitze-irtenbideen ondorioak baloratzeko eta kuantifikatzeko. Halaber, metodologia bera erabilita, etxebizitzen (edo eraikinen) jarraipena egingo da, birgaitu aurretik eta ondoren, hartutako neurri bakoitzaren benetako aurrezpena kuantifikatzeko.

Proiektuak ez du web-orririk oraindik.

José M. Sala Termodinamika Aplikatuko katedraduna da EHUko harremanetarako ordezkaria.
Bilboko Ingeniaritza GET, Urkijo zumarkalea zk.g.
4013 Bilbo
Helbide elektronikoa: josemariapedro.sala@ehu.es.
Tel: 946014266

Jarraipenen eta eredu parametrikoen bidez etxebizitzen “karakterizazio termikoa” egiteko modu hori zehatz-mehatz deskribatuko dute, Bilbon, 2012ko abenduaren 18an eta 19an, Eraikinen Birgaitzeen III. Jardunaldian egingo den aurkezpenean Kanpoko esteka, “Birgaitze-sistemen karakterizazio termikoa. Monitorizazioak” hitzaldian. Asteartean (hilak 18), 13:00etan, izango da aurkezpena.

Iturria: Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiko Termika Alorra, 2012/12/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Teknologia and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *