Dokumentua, ingelesez: Eraiki dezagun. Britainia Handiko tokiko agintariek alokairuko etxeetan inbertitzea ekonomiaren hazkuntza sustatzeko

Hau da dokumentuaren jatorrizko izenburua: Lets Get Building – The case for local authority investment in rented homes to help drive economic growth.

Britainia Handian etxebizitzaren arloan liderrak diren bost erakundek Gobernuari eskatu diote udalei baimena eman diezaiela bost urtean 60.000 etxebizitza berriren eraikuntza finantzatzeko. Horri esker, Britainia Handiko BPGa % 0,6 handituko litzateke.

Eraiki dezagun (Let’s get building) izeneko txostenean, erakundeek diote “aukera ezin hobea dagoela” etxebizitzaren krisiari aurre egiten laguntzeko eta ekonomia sustatzeko, lanpostuak sortzeko eta Altxor Publikorako zerga-bilketa handitzeko.

Txostenak dioenez, eraikuntzan erabiltzen den libra bakoitzeko 92 penny Britainia Handian geratzen dira, eta 56 penny Ogasunera itzultzen dira —36 penny zergen eta onuren aurrezpen zuzena dira—.

Txosten hori ALMOSen (arm’s length management organisations, etxebizitza sozialak kudeatzen dituzten irabazi asmorik gabeko konpainiak) Federazio Nazionalak argitaratu du —elkarte horretako kideek babes ofizialeko ia 800.000 etxebizitza kudeatzen dituzte Ingalaterran—. Hauekin elkarlanean argitaratu du txostena: Chartered Institute of Housing (CIH), Local Government Association (LGA, tokiko gobernuen elkartea) eta Association of Retained Council Housing (ARCH). Halaber, ALMOS taldeak dituzten udalerrien (CWAG) laguntza du.

Txostena NFAren (ALMOSen Federazio Nazionalaren) webgunean Kanpoko esteka lor daiteke.

Iturria: Construction News Portal Kanpoko esteka, 2012/12/03

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *