Edukiontziz egindako hotel eramangarria

Snoozebox Kanpoko esteka konpainia ingelesak aldi baterako ostatua eskaintzen du edozein tokitan. Horretarako, karga-edukiontziz egindako moduluak erabiltzen ditu. Moduluak errepidez garraiatzen dira, eta denbora-tarte txikian (48 ordu) hotelak sor daitezke beharren arabera konfiguratuta, baita bata bestearen gainean jarrita ere.

Hotel eramangarriek, gehienez, 320 gela izan ditzakete, eta aukera eraginkorra izan daitezke hotel gutxi dagoen tokietan ekitaldiak egiteko. Gela bakoitzak komuna, bi oheko ohatzea, armairua, kutxa gotorra eta Interneteko konexioa ditu. Kanpotik edukiontzien itxura izan arren, barnealdearen akabera txukuna da.

IS-Arquitecturan argitaratu dira edukiontziekin eta aurrez fabrikatutako egitura eta moduluekin egindako antzeko hotelen berriak:

  • ”Karga-edukiontziekin egindako bost izarretako hotela” Kanpoko esteka. Txinako Changski hiriaren kanpoaldean, 35 karga-edukiontziko multzo bat ikus daiteke. Itxura industriala izan arren, barnetik bost izarreko luxuzko hotela da. Xiang Xiang Xiang Pray House izenez ezagutzen den hotelean, diseinu modernoa Txinako apainketa tradizionalarekin konbinatzen da. Itsas edukiontziak berrerabili eta hiru hilabete eskasen buruan, luxuzko 21 gela sortu ziren, sabaileihoekin eta akabera zainduekin. Gainera, altzarien eta osagarrien hautaketa bikainarekin osatu zen. 15 eta 30 m2-ko gelez gain, egongela, atari, jatetxe edo tearen zeremoniarako gela gisa egokitutako edukiontziak dituzte eskura ostalariek. Tonghe Shanzi Landscape Design Kanpoko esteka enpresak egin du hotelaren proiektua.
  • Lotus hotela: aurrez fabrikatutako egiturak basamorturako Kanpoko esteka. Aurrez fabrikatutako altzairuzko arkitekturan eta lehorreko eraikuntzan oinarritutako proiektu bat da. Gainera, funtzionatzeko behar duen energia eta ura ekoizteko gaitasuna izango du. Gobiko basamortuan egongo da, Pekinen mendebaldetik 500 km-ra, eta 2013ko martxoan amaituta egotea espero da.
  • Lookotels: aurrez fabrikatutako moduluz egindako hotela Kanpoko esteka. Requena y Plaza Taldearen jabe den familiako kide Ignacio Requena Plazak aurreratu duenez, Espainiako lehen hotel modularra egiteko lurra eta baimenak negoziatzen ari dira Kanpoko esteka. Madril erdialdean egongo da, eta 100 gela inguru izango ditu. Bata bestearen gainean jarri eta desmuntatu daitezkeen modulu domotizatuen bidezko sistema baten bidez eraikiko du hotela talde horrek. Gela bakoitzak gutxi gorabehera 60 euro balioko du gaueko, bi pertsonarentzako. “Dena ongi joanez gero, urte eta erdian irekita egongo da” esan du Requenak. Lookotel bat irekitzeko 3 milioi euroko inbertsioa egin beharko dela zenbatetsi dute, baina sustatzaileek diotenez eragiketa errentagarria da, langile-kostuak ohiko hotel batenak baino % 70 txikiagoak baitira: nahikoa dira sei langile aurreikusitako 100 geletarako. Gainera, hotelaren gaitasuna handitu edo txikitu egin daiteke eskaera errealaren arabera, moduluak jarri edo kendu baitaitezke.

Eraikalen, hainbat albiste argitaratu dira hotelak-industrializazioa binomioari buruz:

Iturria: IS Arquitectura Kanpoko esteka, 2012/12/03

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa, Zerbitzu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *