Entorno Fundazioaren Acción CO2 foroa

Entorno Fundazioa Kanpoko esteka – Garapen Jasangarrirako Espainiako Enpresen Kontseilua irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta enpresa liderrekin lan egitea du helburu, garapen jasangarriaren erronkak negozio-aukera gisa jorratuz. Acción CO2 Kanpoko esteka emisioak norberaren borondatez murrizteko enpresentzako programa bat da. Klima-aldaketari aurre egiteko konpromisoa plazaratu nahi duen enpresa-talde bat du buru programak, eta aldaketa kulturala sustatu nahi du beren langileen, hornitzaileen eta, oro har, gizartearen jardunean.

Acción CO2-k Acción CO2 Foroa Kanpoko esteka sortu du. Energia-eraginkortasunari buruzko aholkularitza ematen duten zenbait aditu-talde ditu foroak, eta gai hauek jorratzen dituzte:

  • Hornikuntzen optimizazioa
  • Low cost irtenbideak
  • Energia-ikuskapenak
  • Kontsumoen jarraipena eta kontrola
  • Isolamendua
  • Klimatizazioa
  • Eraikuntza-materialak
  • Energia-zerbitzuak

Iturria: Acción CO2 Kanpoko esteka, 2012/12/05

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Zerbitzuak (web) and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *