Eraikuntza jasangarriaren DGNB ziurtagiria

Eraikuntza jasangarriaren DGNB ziurtagiria Kanpoko esteka Alemaniako Eraikuntza Jasangarriko Kontseiluak DGNB (Deustche Gesellschaft für Nachaltiges Bauen) garatu zuen. DGNBk beste ziurtagiri batzuekiko duen ezaugarri bereizgarria da faktore soziokulturalak eta ekonomikoak balioztatzen dituela.

Ebaluazioan, alderdi ekologiko, ekonomiko, soziokultural eta funtzionalei buruzko 60 irizpide inguru hartzen dira kontuan; baita teknikak, prozesuak eta kokapena ere, erabilera-profilaren arabera. Alderdi horietako betebeharrak bikain betetzen diren kasuan, urrezko, zilarrezko edo brontzezko DGNB ziurtagiria jasotzen du eraikinak. Eraikin amaituentzako DGNB ziurtagiri estandarraz gain, aurretiazko DGNB ziurtagiri bat ere ematen du, plangintza- edo eraikuntza-fasean dauden eraikuntza-proiektuen ebaluaziorako.

2011n, Kataluniako Industria Ingeniarien Elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Alemaniako Eraikuntza Jasangarriko Kontseiluarekin, eta Espainiako bazkideak eta ordezkariak izendatu zituzten. 2012an, “DGNB Aholkulari Ziurtatua” izateko lehen trebakuntza-ikastaroa egin zen Bartzelonan, eta DGNB ziurtagiria emateko Espainiako lehen 12 aholkulariak graduatu ziren.

Eraikaleko “2012ko urrira bitartean Eraikalen berrietan eta hausnarketetan agertutako jasangarritasun-ziurtagirien laburpena” Kanpoko esteka berrian, funtzionamenduari eta proiektuei bideratutako hainbat jasangarritasun-ziurtagiri jaso dira. Eraikinen ziurtapena Espainian Kanpoko esteka berrian, jasangarritasun-ziurtagirien zerrenda bat eta horien azalpenak agertzen dira.

Eraikalen jasotako beste ziurtagiri bat Living Building Challenge (LBC). Eraikin biziak ziurtatzen Kanpoko esteka da.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/12/03

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *