Etxebizitzetarako VERDE RH tresnak ingurumen-jasangarritasuna hobetu nahi duten etxebizitza kolektiboak dituzten eraikinen birgaitzea errazten du

Green Building Council Españak (GBCe Kanpoko esteka) garatu du VERDE RH tresna, Espainiako Sustapen Ministerioaren Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzorua saileko zuzendaritza orokorrak hala eskatuta. GBCe tresna garatzeko, beren teknikarien eta jasangarritasunean eta energia-eraginkortasunean adituak diren d-fine Kanpoko esteka eta Efitectura Kanpoko esteka enpresen lankidetza izan dute.

Birgaitze baten sustapenean jasangarritasun-irizpideak nahitaez aplikatzeko beharrak eraginda sortu da GBCe Elkartearen eta Sustapen Ministerioaren lankidetza-hitzarmena. Birgaitze-mota horretan, energiaren eta baliabide ez-berriztagarrien aurrezpena oinarrizko faktorea da, baina ez dira ahaztu behar funtsezko beste alderdi batzuk, hala nola bizigarritasuna berreskuratzea eta bideragarritasun ekonomikoa. Gai horri dagokionez, VERDE RHk tresna bat ematen die sustatzaileei eta proiektugileei eraikinen ingurumen-inpaktuaz gain inpaktu soziala eta ekonomikoa ere murrizten dituzten estrategien eta neurrien ezarpena ebaluatzeko.

Zer da etxebizitzetako VERDE RH?

Etxebizitzetako VERDE RHren helburua da etxebizitza kolektiboko eraikinetan egiten diren birgaitzeak ebaluatzen laguntzen duen tresna bat egitea. Diagnostikorako eta ebaluaziorako tresna gisa sortu da, eta garapen jasangarriaren zeharkako ikuspuntua jasotzen du. Hala, etxebizitza kolektiboko eraikin baten birgaitze-prozesuari esker lortzen diren ingurumeneko hobekuntzak eta hobekuntza sozial eta ekonomikoak kuantifikatu daitezke.

Zertarako balio du etxebizitzetako VERDE RHk?

VERDE RHk hiru helburu ditu: eraikinaren egungo ingurumen-portaeraren egoeraren “argazkia” lortzea —haren ezaugarrien (fisikoak, geometrikoak, instalazioak eta abar) analisia eginez—, eraikina birgaitzeko neurri jakinak ezartzean eskuratu daitezkeen hobekuntza-balioak ezagutzea eta eraikinean egindako esku-hartzearen jasangarritasuna aztertzea. Etxebizitza kolektiboetako eraikinak aztertzeko sortu da, zehazki.

Zer ebaluatzen du?

Eraikinek energia-eraginkortasunari eta ingurumenekoari dagokionez duten hasierako egoera ebaluatzen da, baita ingurumenarekiko jasangarriak diren birgaitze-neurriak ezartzean eskuratu daitezkeen hobekuntzak ere. Hauek dira kontuan hartzen dituen oinarrizko lau kontzeptuak:

  • Eraikinak hasierako egoeran duen energia-eraginkortasuna eta ingurumenekoa.
  • Ingurumenarekiko eraginkorragoa den birgaitzean aplika daitezkeen neurriak.
  • Zehaztutako birgaitze-estrategiak aplikatuta lor daitezkeen hobekuntzak.
  • Esku-hartzearekin saihestutako inpaktuen balioespena.

GBCe-ren web-orrian Kanpoko esteka doan deskarga daitezke Erabiltzailearen Eskuliburua eta VERDE RH tresna.

Berri honen ildo beretik doa Passive House Retrofit Kanpoko esteka berria, passivhaus estandarrarekin birgaitzea aztertzeko aplikazio bati buruzkoa.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/11/30

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *