Laneko arriskuen prebentzioan arau-hauste larriagatik isuna jaso duten Euskadiko enpresen erregistroa sortu da

Laneko ezbehar-kopuruaren arazoak giza kostu, kostu sozial eta lan-kostu handia eragiten du, langileen eta beren familientzako egoera dramatikoak sortzeaz gain. Horregatik, lehentasuna du laneko segurtasuna eta osasuna prebenitzeko politika bat egiteak, lanak eragindako kalteen eta gaixotasunen aurrean babes-maila egokia bermatzeko. Horretarako, laneko arriskuak prebenitzeko araudia zorrotz betetzen dela eskatzeaz eta gai horri buruzko trebakuntza sustatzeaz gain, laneko arriskuen aurreko benetako prebentzio-kultura sortu behar da, gizartearen kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren eremuan eraginez.

Gai horri dagokionez, laneko arriskuak prebenitzeko araudia urratu eta zigorren batzordeak zigortu dituenen berri ematea izan daiteke, besteak beste, eraginkortasun handiko prebentzio-neurrietako bat, eta laneko istripuen aurrean gizartea sentsibilizatzeko tresna bat ere izan daiteke.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak publiko egingo ditu zigor horiek, eta laneko arriskuen prebentzioa ez betetzeagatik zigortu diren enpresen erregistroa sortuko du. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu Zuzendaritzari atxikita dago erregistroa.

Erregistro horren sorrera dagoeneko aurreikusita dago Gizarte Ordenako Arau-hauste eta Zigorren Estatuko Legean. Lege horretan aurreikusten da laneko arriskuen prebentzioaren gaietan arau-hauste oso larriengatik ezarritako isunak argitaratzea, araudiak finkatzen duen eran.

Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez arau-hauste oso larriak egiteagatik jarritako isunak, behin betikoak direnean, eta zigortutako enpresari jakinarazi aurretik, Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Enpleguko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Argitaratu ondoren, erregistroan sartuko dira. Argitalpenean, besteak beste, datu hauek agertuko dira: enpresaren izena, egindako arau-haustea eta zigor ekonomikoaren zenbatekoa, baita, dagokionean, ezarritako bestelako isunak ere, nagusiak nahiz osagarriak.

Informazio gehiago jaso daiteke 2012ko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuan Kanpoko esteka, laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzkoan.

Iturria: Irekia Kanpoko esteka, 2012/11/21

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *