Passive House Retrofit

EnerPhit Kanpoko esteka estandarra kontzeptua garatu du Passivhaus Institut-ek eraikuntzak birgaitzeko. Passivhaus osagaiak erabiliz eraikuntza bat birgaitzean datza. Horren bidez, lehendik dagoen eraikin baten energia-eraginkortasuna eta erosotasuna nabarmen hobetzea lortzen da, leiho, isolamendu eta aireztapen-sistema egokiagoen bidez —Passivhaus eraikin berriek dituztenak bezalakoak—. Hala, eraikin berriak eraginkorrak izatea ziurtatzeaz gain, eraikin guztiak energetikoki eraginkor bihurtzea lor daiteke.

Zer da passivhaus (PH)?

Passivhaus Kanpoko esteka (“etxe pasiboa”) kontzeptuak esan nahi du berokuntza-eskari txikia duen etxebizitza bat lortzea (urteko eta metro karratuko 15 kWh baino gutxiago). Horrek esan nahi du 100 m2-ko etxebizitza batek ez duela behar izango 150 litro petrolio edo 150 m3 gas natural baino gehiago urtean berokuntzarako (ur bero sanitarioa sartu gabe).

Klima oso hotzetan, eraikuntzaren azalaren (hormen, leihoen eta abarren) isolamendu-maila handia, estankotasun handia eta aireztapen-sisteman energia berreskuratzea dira funtsezko ezaugarriak. Klima epelagoetan, gehiegi berotzearen kontrako kontrol-estrategiek hartzen dute garrantzia (olanak, gaueko aireztapena eta abar).

Kode teknikora egokitutako eraikinekin alderatuta, % 80ko energia-aurrezpena lor daiteke zenbait kasutan. Alabaina, PHk ez du energia aurreztea soilik lortzen; ehunka “etxe pasibotan” egindako neurketek erakusten dutenez, erosotasun termikoa eta barneko airearen kalitatea askoz hobeak dira etxebizitza “arrunt” batenekin alderatuz gero. 1991tik aurrera, 8.000 PH baino gehiago eraiki dira europar herrialde askotan; gehienak Alemanian eta Austrian.

Passive-on proiektuaren webgunean Kanpoko esteka ikus daiteke passivhaus estandarrari buruzko informazio gehigarria.

Zer da passivhausretrofit (PHR)?

Azken urteetan PHren neurriak eta printzipioak arrakastaz txertatzen joan dira egungo eraikinen birgaitzeetan. Eraikin-motaren arabera, energia-aurrezpena % 80-95 bitartekoa izan daiteke, eta berokuntza-eskaria 150-280 kWh/m2 izatetik 30 kWh/m2 baino txikiagoa izatera jaisten da. Zenbait kasutan, esperientzia pilotuek erakusten dutenez, PHren 15 kWh/m2 estandarra lor daiteke. Hainbat herrialdetako kasu praktikoetan egiaztatu denez, eraikinak passivhaus-en estandarren arabera (PHR) birgaitzea ekonomikoki bideragarria da eraikin-mota jakin batzuetarako.

Zein da passivehouseretrofit kit web-tresnaren helburua?

Passivhaus estandarren arabera eraikinak birgaitzeko web-tresna, passivehouseretrofit kit Kanpoko esteka, erabiltzeko erraza da, eta etxebizitzak kudeatzen dituzten enpresei laguntzeko balio dezake, bai PHR bat egiteko eraikinik egokienak aukeratzen eta bai birgaitze hori modurik merkeenean egiten. Tresnak PHRren printzipioei eta abantailei buruzko informazio orokorra ematen du: haren ezaugarriak, hartu beharreko neurriak, kostuak eta bideragarritasun ekonomikoa. Eraikuntza-mota bakoitzaren eta eraiki den urtearen arabera, hainbat kontzeptu energetiko aipatzen dira.

Hasieran, hautatutako herrialdeko eraikin-mota nagusiaren laburpen bat egiten da. Hautatu den eraikin-mota estandar hauen arabera birgaitzen da era hipotetikoan: 1) eraikuntzako kode teknikoaren arabera, eta 2) PHRren arabera. Eskarian nahiz azken kontsumoan lortutako energia-aurrezpenak egin beharreko inbertsioarekin alderatzen dira (PassiveHouseProjectingPackage programarekin kalkulatzen dira, eta, Espainiaren kasuan, LIDER programaren kalkulu-motorraren bidez). “PHR incompleto” atalean, birgaitze-neurri bat aplikatu ezean (adibidez, estalkia isolatu ezean) lortuko liratekeen emaitzak agertzen dira, aldaketa horrek energia-kontsumoan duen eragina erakusteko. Horrez gain, neurri bakoitza zehatz azter daiteke “PHR-medidas” zerrendan klik eginez.

Passivhouseretrofit kit: Espainian 1960ko hamarkada baino lehen eraikitako etxebizitza-bloke baten energia-aurrezpena, EKT eta PHR erabilita

Passivehouseretrofit kit web-tresna EBren Energia Adimenduna programaren diru-laguntzari esker garatu da, eta hauek hartu dute parte:

  • Andaluziako Ikerketa Industrialeko Elkartea (Espainia)
  • COWI A/S (Danimarka)
  • ECN Energy Research Centre of the Netherlands
  • EnergieInstitut Vorarlberg (Austria). Web-tresnaren ostalaria da
  • FaellesBo (Danimarka)
  • Housing Agency BKA (Lituania)

Eraikalen “passivhaus” Kanpoko esteka etiketa duten hainbat berri jaso dira.

Iturria: Certificación Energética Kanpoko esteka, 2012/10/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Praktika Onak, Zerbitzuak (web), Zigiluak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *