Hormigoi birziklatuaren itsaspena hobetzen

Sindy Seara, Ismael Vieito eta Manuel Paredes, UDCko Bideetako Ingeniarien Eskolan

Galiziako Zientzien Akademiak (RAGC Kanpoko esteka) ikertzaile gazteen kategorian 2012. urtean saritu duen lan zientifikoan ageri den konponbidea lagungarri izango da hormigoi birziklatuz (eraispenetatik datorren hormigoiz) egitura fidagarrien proiektua eta eraikuntza egiteko.

RAGCk Ikertzaile Gazteak Sustatzeko Sari-banaketa deitzen du, 28 urtetik beherako galiziar ikertzaileen lana sustatzeko. 2012an saria jaso duen lana garapen jasangarriarekin lotuta dago, eta ingurumena gehiago errespetatzen duten materialak bilatzen laguntzea du helburu. Ekoeraikuntza deritzo jarduera horri. Universidade da Coruñako (UDC) Eraikuntza taldeko kideek Kanpoko esteka hormigoi birziklatua erabiltzeko aukerak ikertu zituzten. Eraikuntzen eta obra zibilen eraispenetatik datozen agregakinekin egiten da hormigoi birziklatu hori.

Talde irabazlea (Sindy Seara, Ismael Vieito eta Manuel Paredes ditu taldekideak) ikerketa-talde handiago bateko partaide da. Talde honek dagoeneko lan egin du hormigoi birziklatuaren erabileraren gomendioa Espainiako araudian txertatzen. Hormigoi birziklatua ondasun bermatua da, eta agregakin naturalaren ordez erabil daiteke, % 20ko proportziora bitartean. Hortik aurrera, ikertzen jarraitu zuten, hormigoi armatuan are agregakin birziklatu gehiago txertatzeko, egituren segurtasunari kalterik egin gabe. Hormigoi armatua deritzo obra zibil eta eraikuntza guztien egitura osatzen duten hormigoiaren eta altzairuzko barren elkarteari..

Ikerketa-esparru horretan, altzairuzko barren eta hormigoi birziklatuaren arteko itsaspena ikertu zuten bereziki, hori baita egituraren segurtasunari dagokionez nahitaez jakin beharreko oinarrizko alderdietako bat, material jasangarri horren gero eta erabilera intentsiboagoaren aukerak aztertzen aurrera egin nahi bada.

Hainbat saiakuntza egin zituen taldeak ura/zementua proportzio ezberdinak zituzten hormigoiekin eta agregakin naturalaren ordez birziklatuaren zenbait proportziorekin (% 20, % 50 eta % 100). Emaitzak ohiko hormigoiaren emaitzekin (agregakin naturalak soilik dituenarekin) alderatu ziren beti. Ondorio gisa, ikusi zen agregakin birziklatuak altzairuaren eta hormigoi birziklatuaren arteko itsaspen-gaitasuna txikitu egiten duela. Ondoren, ohiko hormigoiaren egiturazko segurtasun-maila bera lortzeko hormigoi birziklatuei aplikatzekoa den formulazio espezifikoa garatzea lortu zuten ikertzaileek. Oro har, taldearen lanari esker, hormigoi birziklatuz egindako proiektuak eta egitura fidagarriak errazten dituen irtenbidea lortu da.

Iturria: Construarea Kanpoko esteka, 2012/12/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *