BIM, Building Information Modeling

BIMk Building Information Modeling esan nahi du; euskaraz: eraikuntzaren informazioaren modelatzea, gutxi gorabehera.

BIM lanerako filosofia bat da, eta iparraldeko herrialdeetan eta AEBn badira urte batzuk lan-sistemetan ezartzen ari direla.

Eraikuntza-prozesuari buruzko informazio guztia (hasi aurreproiektutik eta eraikinaren eraispenera arte) kudeatzea da. Hari esker, edozein unetan eskuratu daiteke eraikinaren edozein datu, eta hori oso erabilgarria da.

Adibidez, BIM filosofiarekin eraiki zen eraikin bateko fatxada birgaitzeko proiektu bat idatzi behar denean, eta fatxadaren datu espezifikoak (materialak, kargak, zubi termikoak…) jakin behar direnean, nahikoa da aurretik sortutako datu-basera sartzea (maketa numerikoa, administrazio-dokumentuak eta abar) beharrezko datu guztiak eskuratzeko.

Eraikin baten bizi-zikloa (BIM) kudeatzeko software-mota asko daude; izan ere, maketa numeriko bat diseinatzeaz gain (3Dko modelatzea) eraikinaren dokumentazio “ez-numeriko” guztia ere kudeatu behar da (administrazio-dokumentuak, kalitate-kontrolak, eraikinaren liburua eta abar).

Eraikinaren modelatzeari dagokionez, gaur egun Revit eta Archicad dira software erabilienak. 3Dko modelatzean, programak uzten duena bezainbat definitu behar da eraikina, puntuetako batzuk mugatuta baitaude.

BIMk bi indargune ditu:

  1. Proiektuaren informazio guztia dago eskura, aurreproiektua, gauzatzea, eta, azkenik, eraispena.
  2. Lankidetzaren bidez lan egin daiteke. Hala, proiektuan parte hartzen duten agente guztiek eskuratu dezakete behar duten informazio guztia esku hartu hasi aurretik. Horri esker, denbora eta kostuak aurreztuko lirateke.

Demagun proiektu handi bat dugula. Arkitektura-diseinua Espainian egin da, eta egituren eta instalazioen kalkulua, berriz, AEBn. BIMekin lan eginez gero, kalkulu-egileek denbora errealean izan dezakete maketa numerikoa, eta eraikina nolakoa den eta zer aldaketa egiten diren ikus dezakete unean bertan.

Horrek guztiak funtziona dezan, informazio guztia gordetzeko zerbitzari bat behar da, proiektuan parte hartzen duten agente guztiek sartzeko aukera izango dutena.

Iturria: Edificable Kanpoko esteka, 2012/12/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraketa, Gidariak eta erremintak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *