Birgaitzeari buruzko estatu-mailako eztabaida bat egiteko prestatzen ari da Frantzia

“Bâtiment Durable” (eraikuntza jasangarria) frantziar plana birgaitze energetikoari buruzko estatu-mailako eztabaida bat prestatzen ari da. 2012ko irailaren 14an eta 15ean egindako batzarrean, Frantziako Errepublikaren Presidenteak eta Frantziako Lehen Ministroak herrialdeko eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko plan bat diseinatzea adostu zuten, urtean milioi bat etxebizitzek (berriek nahiz birgaituek) energia-kontsumoa eta berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitu ditzaten.

Birgaitze-planaren etapa nagusiak definitzeko, estatu-mailako eztabaida bat antolatuko da, zeinean eraikuntza-sektoreko eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko baitute. Mahai-ingurua datozen asteetan egingo da, eta lan-ildo nagusi hauek proposatu dira:

  • Etxebizitzen parkea berritzeko esparruan, erritmo bizi bat lortu nahi dute: urtean 500.000 birgaitze. Horrek esan nahi du etxebizitza-parkeko atal guztietan neurri zorrotzak hartu behar direla, bereziki, banakako etxebizitza pribatuen, jabekidetzen eta etxebizitza sozialen birgaitze energetikoan jarri beharko da arreta. Horri dagokionez, nabarmentzekoa da “Hobe bizitzea” Kanpoko esteka programak lagundu behar diola energia-pobreziaren kontrako borrokari, egin beharreko doikuntzak eginez, eta etxebizitza kalteberenei bideratutako neurri osagarriak aplikatuz.
  • Parke tertziarioaren birgaitzeari dagokionez, lanean ari dira 2010eko uztailaren 12ko Legearen 3. artikulua aplikatzeko. Lan horien ondorioz, eraikin-mota horren birgaitze energetikoa arautuko duen dekretua plazaratuko da (dagoeneko pixka bat atzeratu dena).
  • Halaber, familiei informazio bateratuagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko beharra nabarmentzen da, erabakiak hartzen lagunduko duena, eta eraikuntzaren industria sendotuko duena, eta, aldi berean, berrikuntza industrialean ahalegin handiagoa egiteko konpromisoa hartzen lagunduko duena.
  • Gai horiek guztiak lantzeko, lantaldeak abian jartzen hasi dira, ekintza-proposamenak garatu ditzaten estatu-mailako eztabaidaren aurretik, eztabaidaren unean aurkeztuko baitira proposamen horiek.

Halaber, Eraikuntza Jasangarriaren Planaren esparruan aurreikusi da urtean bi edo hiru aldiz foro bat antolatzea, “Tokiko agintariak eta birgaitze energetikoa”, eskualdeko eta tokiko agintariek parte har dezaten. Foro horren lehen bilera 2013ko otsailaren erdialdera izango da, eta dagoeneko badauden edo laster abian jarriko diren ekimenak aurkeztuko dira.

Birgaitzearen gaiari buruzko estatu-mailako eztabaida bat egitea gure estatuan aplikatzeko moduko aukera izan daiteke. Aurretik argitaratutako artikulu batzuetan aipatzen diren beste herrialde batzuen aurrerapenak eta jardunbide egokiak kontuan hartzekoak dira -La Casa que Ahorra-n aipatutakoan, adibidez: Francia nos saca más de un año de ventaja Kanpoko esteka-.

Espainian, araudi berrien onarpenaren zain gaude Kanpoko esteka. Araudi horiek gure eraikinen birgaitzearen inguruko lege-esparrua aldatuko du, eta, horrek, inolako zalantzarik gabe, gaiak datozen urteetan izango duen bilakaera markatuko du. Beraz, une aproposa da ondoko herrialdean abian jarri dutena bezalako ekimenak sustatzeko.

Eraikalen, Grenelle eraikuntza-planaren balantzea (2020rako bide-orria, Frantziako eraikuntza- eta etxebizitza-sektorearen eraginkortasun energetikoaren alorrekoa) Kanpoko esteka berria argitaratu zen.

Iturria: La Casa que Ahorra Kanpoko esteka, 2012/12/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Hausnarketak, Legegintza, Praktika Onak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *