Dokumentua ingelesez: “Arkitektoentzako gida, diseinu-prozesuan modelizazio energetikoa txertatzeko”

Hau da gidaren jatorrizko izenburua: “An Architect´s guide to integrating energy modeling in the design process”.

Diseinu jasangarria bereziki garrantzitsua da gaur egun. Hala ere, bezero askok ez dituzte ezagutzen egun erabiltzen diren jasangarritasun-kontzeptuak. Jasangarritasun-gaiak gero eta garrantzitsuagoak diren honetan, arkitektoak bere gain hartu behar du, gero eta gehiago, eraikuntzen portaera energetikoa komunikatzeko eta ebaluatzeko lana. Jim Hanford-en esanean (Miller Hull Partnership enpresaren energia-eraginkortasuneko saileko arduraduna, Seattleko bulegoan), “lehen, arkitektoek ingeniarien edo energia-analisietako espezialista baten laguntza zuten lan horietan laguntzeko. Hala ere, diseinu integraturako ikuspuntuak nahiz bezeroen kontzientziazioak gero eta zailagoa egiten dute espezialitate bakoitzaren funtzioak bereiztea. Arkitekto gisa, gero eta gehiagotan eskatzen digute eraikuntzen portaera energetikoari buruzko aholkuak ematea. Modelizazio energetikoak erakusten digu nola egin dezakegun.”

Dokumentua American Institute of Architects-ek (AIA) argitaratu du. Berriaren iturritik eskuratu daiteke, txantiloi erraz bat bete ondoren.

Iturria: More than Green Kanpoko esteka, 2012/12/19

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *