Instalazio elektrikoaren nahitaezko ikuskapen berria Madrilgo Erkidegoan

Madrilgo Erkidegoak 2013ko irailaren 18ra arteko epea eman du 25 etxebizitza baino gehiagoko eraikinetan haien instalazio elektrikoa berrikusteko haien legeztatzea 2003 baino lehenagokoa bada.

2012ko abuztuaren 2an Madrilgo Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenean Kanpoko esteka ikus daiteke zein bizilagun-komunitateri eragiten dieten ikuskapen berri horrek.

Instalazio elektrikoa ezinbestekoa da edozein eraikinentzat, eta, hala ere, albistearen iturrian irakur daitekeenez, haren ikuskapena ez da sartzen Madrilgo EITn; Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren atal batean ere ez da aipatzen kontadore-gela, kableak eta abar berrikustearen beharra. Hala ere, diseinatu ziren garaian aurreikusi gabeko eskaerekin kargatu dira instalazioak (bitrozeramikak, aire girotuko makinak, ekipo informatikoak…), zaharrak bereziki (2002ko BTAEren aurrekoak, baita 1973ko araudiaren aurrekoak ere).

Horren eraginez, kasu askotan, eta bereziki bere garaian ongi dimentsionatu ez ziren instalazioen kasuan, eraikinen instalazio elektrikoek etengabeko gainkarga izaten dute, eta, kableak, lotuneak eta abar gehiegi berotzen direnez, osagaiak hondatu egiten dira pixkanaka.

2002ko BTAEn, 100 kW baino gehiagoko potentzia instalatua duten bizilagun-komunitateentzako ikuskapen-erregimena finkatzen da. Oraingoan, ordea, Madrilgo Erkidegoak erabaki du 25 etxebizitza baino gehiago dituzten eta 2003ko irailaren 18a baino lehen legeztatu ziren bizilagun-komunitate guztiei egin behar zaiela nahitaezko ikuskapena.

Gainera, EITrekin gertatzen den era berean, 10 urtean behin instalazio horien aldizkako ikuskapen bat egin beharko dela zehaztu da.

Ebazpenaren arabera (16. orrialdea), aldizkako ikuskapen hori kontrol-erakunde baimendu baten bidez egin behar da. Hala, instalazioan esku-hartzerik egin beharrik ez badago, aldeko ikuskapen-ziurtagiri bat emango da eta erakunde eskudunari kopia bidaliko zaio. Hutsak hautemanez gero, bizilagun-komunitateak enpresa instalatzaile bati deitu behar dio, eta, instalazioa egungo segurtasun-irizpideetara egokitu ondoren, aldeko ikuskapen-ziurtagiria lortzeko beharrezkoak diren aldaketak egin.

Zigor-prozedurek 3.005,07 eurotik 90.151,82 eurora bitarteko isunak ekar ditzakete.

Azkenik, artikulua ahalik eta osatuena izan dadin, ikuskapenaren bataz besteko prezioa 200 edo 300 euro ingurukoa izango da, eraikinaren tamainaren arabera (zenbatekoak zenbatespen bat besterik ez dira), berriaren iturrian jartzen duenez. Bestalde, konponketak egin behar badira, horien kostua handiagoa izan litzateke, instalazio elektrikoan hartu beharreko neurrien arabera.

Aspalditik agertzen ari dira instalazio elektrikoak berrikusteko beharrari buruzko berriak. Adibidez, berri hau: Etxeetako instalazio elektrikoak berrikusita, instalazio eskasek eragindako 7.000 istripu Kanpoko esteka saihestuko lirateke. Berri hori 2007ko DADO (Detección de Accidentes Domésticos y de Ocio) txosteneko datuetan dago oinarrituta. Txostenean aipatzen denez, Espainian urtean 7.000 pertsonak baino gehiagok izan dira kaltetuak korronte elektrikoarekin kontaktua izateagatik. Bestalde, Suteen Nazioarteko Elkartearen (CTIF) eta Elektrizitate Erabiltzaileen Segurtasunaren Elkartearen (FISUEL) arabera, Espainian urtero jatorri elektrikoa duten 7.300 sute gertatzen dira; gehienak kableen gainkargak eta kableen isolamenduaren andeatzeak eragindakoak dira. Sute horiek urtero 150 hildako eta 1.600 zauritu eragiten dituzte. Galera materialek eta kalteek 100 milioi euroko gastua eragiten dute urtero. Elektrizitatearen Liburu Urdinak berretsi egiten du Espainiako instalazio elektrikoen egoera okerra: instalazio elektriko arriskutsuak edo oso arriskutsuak dituzten 14 milioi etxebizitza daude, eta zuzeneko lotura dago arrisku horren eta etxebizitzaren adinaren artean (etxebizitza horietatik 9 milioi 1975a baino lehen eraikitakoak dira). Txosten horretan, behin eta berriro agertzen diren hainbat huts aipatzen dira, besteak beste, kable-sekzio txikiegiak, zirkuitu-kopuru txikiegia, babes-elementuen gabezia eta lur-konexioen gabezia.

Iturria: Pasar la ITE Kanpoko esteka, 2012/12/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Legegintza and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *