Material isolatzaileei eta energia-eraginkortasunari buruzko gida

Madrilgo Erkidegoko Industria, Energia eta Meatze Zuzendaritzak eta Energiaren Fundazioak (Fenercom) material isolatzaileei eta energia-eraginkortasunari buruzko gida bat argitaratu dute, etxebizitza-eraikinen birgaitze energetikoaren alorrean aplika daitezkeen teknologien berri emateko eta haiek sustatzeko.

Kalkulatu denez, gaur egun, Madrilgo Erkidegoko etxebizitza-sektorearen azken energia-kontsumoa % 24koa da; bigarren garrantzitsuena da, garraio-sektorearen ondoren. Eraikinen energia-eskaria aldagai ugariren mende dago, baina esan daiteke girotzeak —berokuntzak eta hozketak— egiten duela gasturik handiena: energia-fakturaren % 40tik gorakoa da beti.

Madrilgo etxebizitza-parkea 2,6 milioitik gorakoa da, beraz, sektore horretako aurrezpen-potentziala handia da. Egun dauden eraikinetan, birgaitze energetikoko ekimenek estaldura termikoa hobetzera bideratuta egon behar dute; izan ere, neurri pasibo deritzenak sustatuta (leihoen, fatxaden eta estalduren isolamendu termikoaren bidez), etxebizitzako energia-kontsumoa murriztu ahal izango da, eta barneko erosotasun-baldintzak, termikoak nahiz akustikoak, bermatu ahal izango dira.

Berriaren iturrian deskarga daiteke material isolagarriei eta energia-eraginkortasunari buruzko gida.

Eraikalen, Fenercom-ek Kanpoko esteka garatutako hainbat gida aipatu dira.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2012/12/18

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *