3e-houses proiektuaren emaitzak

Europako 3e-houses Kanpoko esteka programa pilotua Europako Batasunak, Gas Natural Fenosak eta Indrak sustatu zuten, eta helburua zen etxebizitza-sektorean ahalik eta energia-aurrezki handiena lortzea. Teknologia berriak erabiliz, elektrizitatearen, uraren eta gasaren kontsumoak kalkulatu eta ikus daitezke denbora errealean, eta erabiltzaileari informazioa ematen dio, kontsumo hori kontrolatzeko eta txikitzeko erabakiak hartzeko.

Proiektu hau San Cugat del Valléseko (Bartzelona) hiru eraikinetan aplikatu da, 60 etxebizitzatan guztira, eta Bartzelonako udalerri horretako sustatzaile Promusak ere parte hartu du. Proiektuak iraun duen 12 hilabeteetan, % 20 txikitu ahal izan dute energia-kontsumoa proiektuan parte hartu duten etxebizitzek.

Proiektua aurrera eramateko, bi tresna jarri ziren etxebizitza bakoitzean, energia-kontsumoa denbora errealean kalkulatzeko eta ikusteko: Interneterako doako sarrera eta gailu adimendun bat (kasu honetan, tablet bat). Hala, uneoro egiten zuen gastua ikusten zuen erabiltzaileak, eta aurrezteko aholku sinple batzuk jaso. Horren bidez, proiektuan parte hartzen ari ziren parte-hartzaileak energia-aurrezkiaz jabetzea lortu nahi zen.

Horretarako, haririk gabeko komunikazio-azpiegitura bat sortu zen, ZigBee teknologian oinarritua. Horren bidez, etxean kudeaketa-zerbitzu integratuak emateko oinarriak sortzen dira. Etxebizitzetan erabilitako beste irtenbideetako bat izan zen etxetresna elektrikoen stand-byaren ordez erregeletak jartzea, eta termostato programagarriak jartzea, berogailuaren kontsumoa txikitzeko.

Eraikineko eremu komunetan, argiztapen automatikoaren denbora murriztu zen garajeetan, korridoreetan eta atarietan; aireztapena kontrolatzeko sistemak jarri ziren; jendea detektatzeko gailuak jarri ziren igogailuetan, argia eguneko 24 orduetan piztuta egon ez zedin, eta, azkenik, galdarak kontrolatzeko sistema optimizatu zen, funtzionamendu eraginkorragoa izateko.

Programaren emaitzak

Horiek horrela, proiektuaren lehen emaitzek adierazi zuten etxebizitza bakoitzaren etxeko ur beroaren batez besteko aurrezkia % 20koa izan zela litrotan eta kW/h-tan; berogailuko aurrezkia % 10ekoa izan zela; elektrizitatearena, % 31,5ekoa, eta ur hotzarena, % 16,2koa. Energia-kontsumoa jaisteak atmosferara 52,74 tona CO2 ez isurtzea ere eragin zuen. Gainera, hiru eraikinen eremu komunek ere ondorio positiboa izan zuten, % 22ko aurrezkia lortu baitzen.

Proiektuan parte hartu zuten 60 parte-hartzaileen artean jasotako energia-kontsumo txikiagoak 164 euroko aurrezkia eragin zuen urtean, batezbeste, etxebizitza bakoitzean, elektrizitatearen, uraren eta berogailuaren ordainagirietan. Kopuru horri eremu komunetako kontsumoa murrizteak eragindako aurrezkia ere batu behar zaio: 92 eurokoa izan zen urtean etxebizitza bakoitzeko. Guztira, 256 euroko aurrezkia lortu zuen energia-kontsumoan azterketan parte hartu zuen etxebizitza bakoitzak.

Proiektuaren ondorioak

3e-houses 2012ko apirilean amaitu zen, eta helburu nagusiak bete ditu. Batetik, aurrezteko aukeraren berri izatea, etxebizitza-sektorean energia kudeatzeko sistemak ezarrita. Eta, bestetik, teknologia horiek eraginkorrenak zer baldintzatan diren ezagutzea, gero ezartzeko.

Energia kudeatzeko sistemak ezartzeko baldintza eraginkorrenak dira erabiltzaileak ingurumena zaintzeko kontzientzia handiagoa izatea eta IKTak eraginkortasunez erabiltzea. Halaber, auzokoekin dinamizazio-jarduerak egiten direnean, haien artean jarduteko, kontsumoari buruzko informazioa partekatzea, eta, hala, guztiek sistema horiek erabiltzeko konpromisoari eustea.

Halaber, emaitzek erakusten dute teknologia berriak tresna eraginkorrak direla etxebizitza-sektorean energia-eraginkortasunaren helburuak betetzeko.

Errepikapenak

3e-houses proiektua Leipzigeko (Alemania) 33 etxebizitzako eraikin batean ere gauzatu zen aldi berean, eta programa pilotua martxan da egun Britainia Handiko Bristol hirian eta Sofian (Bulgaria).

2010eko ekainean proiektu hau aurkeztu zen Eraikalen: “Etxebizitzetako energia-kontsumoa % 20 murrizteko xedea duen Europako proiektua” Kanpoko esteka.

“Erakusle” Kanpoko esteka etiketarekin, energia aurrezten duten eraikin erakusgarrien zenbait proiektu aipatu dira.

Iturria: CASADOMO Kanpoko esteka, 2013/01/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Praktika Onak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *