A3e-ren eta AECren “Eraikuntzako energia-ikuskatzailea” eta “Eraikuntzako energia-ikuskatzaile burua” tituluak

Lehendik dauden eraikinen kasuan, eta eraikinen energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen Errege Dekretuaren Proiektuaren arabera Kanpoko esteka, teknikari ziurtatzaile izan nahi dutenek eraikuntza-proiektuak egiteko edo obrak zuzendu eta gauzatzeko gaitzen dituen titulazio akademiko eta profesionala izan behar dute, Eraikuntzen Ordenazioari buruzko 1999ko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 10., 12. eta 13. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Arkitekto, arkitekto tekniko, ingeniari edo ingeniari teknikoari dagokion titulazioa edo eraikinen instalazio termikoen proiektuak egiteko teknikari tituludun gaitua izan behar du, Eraikinen instalazio termikoen araudia onartzen duen 2007ko uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera.

IDAEren web-orrian jaso daiteke dagoeneko eginda dauden eraikinen energia-ziurtapenari buruzko informazio gehiago Kanpoko esteka. Informazio horren barruan daude eraikinak ziurtatzeko trebakuntza-plana, galdera ohikoenak jasotzen dituen dokumentu bat eta kalifikazio energetikoari buruzko softwarea.

Eraikalen lehendik dauden eraikinen ziurtapenari buruz zenbait berri jaso dira “ziurtagiri energetikoa” eta “lehendik dauden eraikinak” Kanpoko esteka etiketekin.

Energia Eraginkortasuneko Enpresen Elkarteak (A3e Kanpoko esteka) eta Espainiako Kalitatearen Elkarteak (AEC Kanpoko esteka) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute energia-eraginkortasunaren eremuan pertsonen bi ziurtagiri (titulu) abian jartzeko.

Eraikuntzako Energia Ikuskatzaile (EEI) titulu edo ziurtagiriak ziurtatzen du teknikariak erdi- edo goi-mailako titulu teknikoren bat duela, energia-eraginkortasuneko espezializazio-ikastaro bat egin duela eta ezagutza-azterketa bat gainditu duela. Titulu hori ematen duen ikastaroak, gainera, energia-ikuskapenak egiteko teknikariak prestatu behar ditu, eta baldintza batzuk bete behar ditu (200 ordu edo gehiagokoa izan behar du, eta programa bat eta finkatutako ezagutza-multzo baten antzeko trebakuntza-edukiak izan behar ditu).

Eraikuntzako energia-ikuskatzaile buruaren (EEIB) ziurtagiriak, gainera, sektorean gutxienez hiru urteko esperientzia duela eta eraikinetan gutxienez 20 energia-ikuskapen egin dituela ziurtatzen ditu (azken hori enpresa-ziurtagirien bidez frogatuko da). Kasu honetan, ez da beharrezkoa energia-eraginkortasunean espezializatzeko ikastaroa egin izana frogatzea.

AECk igorriko ditu ziurtagiri horiek, Pertsonak erregistratzeko eta ziurtatzeko zentroaren (Cerper) bidez. Ziurtagiriek lau urtez balioko dute, eta, ondoren, berritu egin beharko dira. Horrez gain, AEC arduratuko da ziurtagiria (EEI nahiz EEIB) duten pertsonen erregistroak gordetzeaz ere; erregistroak publikoak izango dira, eta interesa duen edonork kontsultatu ditzake.

European Organization for Quality (EOQ Kanpoko esteka) erakundeak, bere ziurtapen-eskemei jarraituz, bere ordezkari izateko eta pertsonei ziurtagiria emateko Espainian onartu duen erakunde bakarra da AEC; gainera, Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC Kanpoko esteka) ziurtatzen du kalitatearen eta ingurumenaren esparruan. AECk erabiltzen duen prozedurak pertsonak ziurtatzeko UNE EN-ISO 17024:2003 Nazioarteko Araua betetzen du.

Ziurtagiri hauek sortzeko, A3e-k AEC kide tekniko gisa izan du, eta lan hauetan lagundu du: azterketak diseinatzen eta egiten, ezagutza-multzoa eta eraikuntzako energia-ikuskapenaren profila egiten eta proiektua abian jartzen. AECk igorritako ziurtagiriek, halaber, A3e-ren zigilua eta bermea izango dute.

Energia-ikuskapenak egiteko teknikariek behar duten trebakuntza-espezializazioa frogatzeko AECk eskatzen dituen estandarrak betetzen ditu A3e-k ematen duen Eraikuntzako Energia Ikuskatzaile izateko ikastaroak. Horregatik, ziurtagiri hori lortzeko bidean ikasleak prestatzeko balio du. Hurrengo deialdien datak eta tokiak A3e-ren webgunean Kanpoko esteka daude.

Eraikalen, “trebakuntza” Kanpoko esteka etiketarekin zenbait berri argitaratu dira.

Iturria: El Mundo Kanpoko esteka, 2013/01/11

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraketa, Hausnarketak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *