Artikulua, ingelesez: “EB osoan etxebizitzen energia-eraginkortasuna handitzeko eta birgaitzea hobetzeko mekanismo dinamizatzailea eta kalitatea bermatzeko tresnak”

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Triggering mechanism and quality assurance instruments for increasing and improving housing energy saving renovation throughout the EU”.

Berriaren iturrian edo REQUEST proiektuaren webgunean eskuratu daiteke dokumentua Kanpoko esteka.

Azken bi urte eta erdian, REQUEST proiektuak Kanpoko esteka (“Kalitateko hornikuntza-kateen eta energia-eraginkortasuneko ziurtagirien bidez berritzea”, IEE, Intelligent Energy Europe, europar programak finantzatutakoa) helburu nagusi izan du etxebizitzetan energia aurrezteko birgaitze-ekintza gehiago egiteko moduak aztertzea, Energia Eraginkortasuneko Ziurtagiriek (EEZ) mekanismo dinamizatzaile gisa duten funtzioa sendotzen duten neurrien bidez. Proiektuak dioenez, EEZak finantza-laguntzarako programekin eta trebakuntza- eta informazio-kanpainekin lotzeak energia aurrezteko egiten diren birgaitzeen kopurua eta haien kalitatea nabarmen handitu dezake. REQUEST proiektuaren webgunean Kanpoko esteka, gida estrategikoak eta tresna praktikoak daude politikari eta profesional arduradunei laguntzeko EEZen inguruko jarduera bideratzen laguntzen duten programak diseinatzen eta gauzatzen.

Artikulu horretan, REQUEST proiektuaren emaitzen eta ondorioen laburpen bat egiten da. Hauek dira REQUEST proiektuaren barruko jarduera nagusiak:

  • EEZen gomendioak hartzea sustatzen duten eta kalitate-maila hobetzen duten jardunbide egokien inbentarioa.
  • Eraginkortasun-laguntzailearen garapena, inbentarioan oinarritutakoa. Horren bidez, EEZen gomendioetan jardutea sustatzeko erabil daitezkeen tresna eta estrategien ikuspegi orokorra ematen da.
  • Karbono-emisioak gutxitzeko jardueretan kalitatea ziurtatzeko errepika daitekeen mekanismo berri bat garatzea.
  • Proiektuaren bazkide diren 11 herrialdeetan tresnen, tekniken eta kalitatea bermatzeko sistemen proiektu pilotuak egitea. Bazkide diren herrialdeetako eragileen parte-hartzean oinarritu ziren, neurri handi batean, proiektu pilotuak, bai eskariari dagokionez, bai eskaintzari dagokionez.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/12/18

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Artikuluak, eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *