Dokumentua, ingelesez: “Alemaniako Passivhaus esperientziaren lezioak (NF47)”

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Lessons from Germany’s Passivhaus experience (NF47)“.

Alemanian eta Europako beste toki batzuetan egin den Passivhaus esperientziari buruzko orain arteko ikuspegia ematen du txostenak. Esperientziaren lorpenak eta testuinguru nazionala aztertzen dira (Alemanian ezagun izaten lagundu dutenak), eta Britainia Handian ezartzeko zailtasunak eragin ditzaketen ezberdintasun batzuk analizatzen dira.

2012ko uztailean, Passivhaus motako eraikinak (eraikitakoak edo eraikitzen ari zirenak) 165 besterik ez ziren Britainia Handian. Alemanian, berriz, 20.000 eraikin inguru daude.

Passivhausen helburu nagusia da berokuntzaren eta hoztearen beharra ahalik eta gehiena murriztea, eraikinaren kanpoaldea (leihoak, hormak eta abar) ahalik eta gehiena isolatuta, estankotasun handia lortuta eta aireztapen-sisteman energia berreskuratuta. Maiz, “erosotasun-estandar” gisa aipatzen da, baita “energia-estandar” gisa ere. Passivhausek Alemanian duen ospea —erabiltzaileen % 92k balorazio positiboa egiten dute— estatu horrek bere dituen testuinguru sozial, politiko eta finantzarioen konbinazio batek eragin du neurri handi batean.

Berriaren iturritik National House Building Council (NHBC) fundazioaren webgunera sar daiteke; han, izena eman behar da dokumentua eskuratzeko.

NHBCren txosten guztiak haren webgunean eskuratu daitezke Kanpoko esteka.

Eraikalen, “Passivhaus” Kanpoko esteka etiketarekin zenbait berri argitaratu dira.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2013/01/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Praktika Onak, Zigiluak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *