Dokumentua, ingelesez: Asmo handiak: etxebizitza-blokeak etxebizitza jasangarri bihurtzea

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “Towering ambitions: transforming high rise housing into sustainable homes”. 

Green Alliance-k Kanpoko esteka Erresuma Baturako egindako dokumentua. Albistearen iturritik lor daiteke dokumentua.

Etxebizitza-blokeek aukera paregabea ematen dute bizimodu ekologikoagoa izateko, eta bertan bizi direnentzat handiak izan daitezke ekologikoagoak izatearen onurak: etxe epelagoak, komunitateen faktura txikiagoak eta ingurumen osasuntsuagoa.

Baina ematen al dute horretarako aukerarik egungo politika ekologikoek? Txostenak aztertzen du bizimodua nola izan daitekeen jasangarriagoa etxebizitza-blokeetan. Ondorioztatzen du etxebizitza-blokeetan bizi den jendea energia aurrezteko eta bizimodu ekologikoagoa izateko aukera galtzen ari dela. Politika ekologikoak (esaterako, uraren eta energiaren aurrezkia, garraio jasangarriagoa eta birziklatzea sustatzea) banakoak kalean dituen propietateak soilik kontuan izanik diseinatu ohi dira, eta, horrenbestez, zenbait solairutako eraikinetan bizi den jendeak ezin ditu erabat baliatu.

Hori konpontzeko, gomendio batzuk ematen dizkie eragileei (hasi nazioko eta tokiko gobernutik eta jabeenganaino edo etxebizitzetan bizi direnenganaino), indarrean dauden politikei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, etxebizitza-eraikinetako bizilagunei jasangarriagoak izateko aukera emateko.

Txostenarekin batera, tresna-kit bat argitaratu dute: Bizitzeko leku hobea: etxebizitza-eraikinetan bizimodua ekologikoagoa izateko tresna-multzoa (A better place to live: a toolkit for high rise green living Kanpoko esteka). Helburua da etxebizitza-eraikinetan bizi direnei laguntzea etxebizitzak ekologikoagoak izateko ekintzak abian jartzen. “Bizitzeko leku hobea: etxebizitza-eraikinetan bizimodua ekologikoagoa izateko tresna-multzo bat – sareko baliabideak” lanean (A better place tolive: a tool kit for high rise green living – online resources Kanpoko esteka), baliabide osagarriak daude, baita bizilagunentzako aholkuak ere, jendea elkartu eta bilerak ekintza-plan batera iristeko baliatzeko moduari buruz.

Iturria: Green Alliance Kanpoko esteka, 2012/11/28

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Gidariak eta erremintak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *