Dokumentuak ingelesez: “Gainberotzea ulertzea – nondik hasi? (NF44)” eta “Gainberotzea etxebizitza berrietan – Nabaritasunaren berrikusketa (NF46)”

Dokumentuen jatorrizko izenburuak hauek dira: “Understanding overheating – where to start (NF44)“ eta “Overheating in new homes – A review of the evidence (NF46)”.

 

Gainberotzea ulertzea – nondik hasi? 

Gida hau gainberotzeari buruzko sarrera bat da, eta gainberotzearen hastapenetatik hasi eta arriskua areagotzen edo murrizten duten faktoreen berri ere ematen du. Zazpi azterketa-kasu ematen dira, gainberotzea eragiten duten arrazoi batzuk frogatzeko, kokapena, diseinuaren akatsak eta etxean bizi direnek etxea erabiltzeko duten modua barne. Tradizioz, gainberotzea ez da arazo izan etxeetan, isolamendu-maila txikiek eta eraikuntzako akatsek aireztatzeko aukera eman dutelako. Baina etxe berriek isolamendu termiko handiagoa eta hermetikotasun-maila hobeak dituztenez, gainberotzearen arriskuak areagotzearekiko kezka sortzen ari da. Barruko airearen kalitatearen kontu giltzarriarekin batera, kontu handiz zaindu beharreko arriskua da gainberotzea, zero karbonoko etxebizitzen helburua lortzen den heinean.

Terminoaren definizio argirik edo gainberotzea sortzen duten baldintza espezifikoen definizio argirik ez dagoen arren, oro har ulertzen da eraikin batean beroa puntu bateraino pilatzeak eragozpenak sortzen dizkiela eraikinean daudenei. Egun ez da barneko gehienezko tenperatura arautzen duen legerik Erresuma Batuko Eraikuntzaren araudian edo indarrean dauden osasunari buruzko gidetan edo segurtasun-orientabideetan.

Etxe berrien gainberotzea – Nabaritasunaren berrikusketa

Txosten honetan, eskuragarri dagoen informazioaren, nabaritasunen eta gainberotzearen azterketa-kasuen berrikusketa zabala jasotzen da, eta bi lantegitako emaitzak ditu lagun. Txostenean aztertzen da zer parametro erabil litezkeen gainberotzea definitzeko, eta gainberotzea murrizteko gida bat ematen da. Ondorioztatzen da behar larria dagoela etxebizitzetako gainberotzeari buruz oro har onartuko den definizioa osatzeko, eta funtsezkoa dela gainberotzeari aurre egiteko atalase indartsu bat garatzea, plangintzak egiten dituztenek, diseinatzaileek, eraikuntza-enpresek eta agintariek erabiltzeko. Arduradun politikoei eta etxebizitzak eraikitzeko industrian parte hartzen duten interesdunei zuzendurik dago, nagusiki, txostena. BRE Kanpoko esteka, Building Research Establishment-ek National House-Building Council, NHBC Kanpoko esteka fundazioarentzat egindako berrikusketa-proiektu baten ondorioetan oinarritzen da. Erresuma Batuan gainberotze-kasuak gero eta nabariago izatean eta gainberotzearen berri eman zuten etxebizitzetan (haietako asko berriki eraikiak) egindako ikerketa batzuen eraginez berrikusi zen proiektua.

Albistearen iturritik, NHBC Fundazioaren webgunera joan daiteke, eta izena eman behar da dokumentuak lortzeko.

NHBC Fundazioaren txosten guztiak haren web-orrian Kanpoko esteka lor daitezke.

Iturriak: NF44, Build up Kanpoko esteka eta NF46, Build up Kanpoko esteka, 2013/01/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *