eCondensa2-en bertsio berria: kondentsazio-analisien doako aplikazioa, Eraikuntzaren Kode Teknikoarekin bat egiten duena

Energiaren eta jasangarritasunaren arloari lotutako Aurea Consulting Sustainable Architecture and Engineering aholkularitzak eCondensa2 kondentsazio-analisien doako aplikazioaren bertsio berria plazaratu du (Eraikuntzaren Kode Teknikoarekin bat egiten du aplikazioak).

LIDER programa erabiltzen dutenentzat eta kondentsazioen hileroko azterketa egin nahi dutenentzat balio du. Unean bertan lortzen dira itxitura baten geruza bakoitzerako egindako kalkuluen emaitza-taulak eta lurrun-presioek asetze-presioekiko dituzten balioei buruzko grafikoak. Programa honek Kode Teknikoaren HE1 atalean deskribatutako metodologia txertatzen du, eta Kode Teknikoaren LIDER aplikazioaren material guztien liburutegi osoa eskaintzen du.

Honetarako erabil daiteke aplikazioa:

  • Gainazaleko kondentsazioak egiaztatzeko: itxituraren gainazaleko tenperatura-faktorea, gainazaleko gutxieneko tenperaturarekiko.
  • Zirrikituetako kondentsazioak egiaztatzeko: itxiturako asetasun-presioekiko lurrun-presioek izan ditzaketen balioen kalkuluak.
  • Kondentsatutako kantitatearen urteko kalkulua egiteko UNE EN ISO 13788:2002 arauaren arabera, zirrikituetako kondentsazioak dauden egoeretarako.
  • Itxituraren U transmisioaren kalkulua.

Gainera, Kode Teknikoari buruz LIDER aplikazioan dagoen materialaren liburutegi osoa eskaintzen du.

Bertsio berria Aurea Consulting-en webgunean deskargatu daiteke Kanpoko esteka.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2013/01/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *