Green Enterprise Parks (GEP) zigilua, industrialdeen eta hango enpresen jasangarritasunaren ziurtagiria

Green Enterprise Parks (GEP) Kanpoko esteka zigilua industrialdeen jasangarritasunaren ziurtagiri bat da. Enpresen energia-eraginkortasuna, ingurumen-integrazioa eta enpresen hobetzeko eta berritzeko gaitasuna neurtzen ditu Green Industry politiken bidez. Politika horiek NBEk definitu zituen, eta Rioko 2012ko goi-bileran berretsi ziren. Industriaren Kanadako Elkartearen arabera, onura ugari izango lituzkete enpresek 3-5 urte arteko epean: % 9ko eta % 20ko igoera diru-sarreretan eta produktibitatean, hurrenez hurren. Halaber, % 75 txikitu liteke energia-gastua (argiak, berokuntza, hozte-sistema, garraioa, etab.), % 50 birziklatze-gastua, eta arriskuek % 36ko beherakada izango lukete (ingurumen-tasa handiagoak, hornitzaileak, izen ona bezeroen artean).

Estandar hori industriari aplikatutako jasangarritasun-kontzeptu berri bati lotuta dago: industria-ekoparkeari. GEP zigilua edozein negozio-parketara egokitu daiteke (industria, enpresa, merkataritza, etab.) eta moldakorra da, udal bakoitzak ezarri nahi duen estrategiara egokitzen diren elementuak txerta ditzan. Enpresa kokatuta dagoen udalerriko erakunde publikoekin adosten dira aplikazio-irizpideak, eta eremu bakoitzean zer baremo bete behar diren definitzen da. Ondoren, ikuskaritzak egiten dira, eremuan bertan zer egokitzapen izan duen aztertzeko.

Enpresa-parkeen jasangarritasun-maila ebaluatzen duen GEP zigiluaren bidez ziurtagiria lortzeko eskubideen eta metodologiaren enpresa jabea EPDG (Enterprise Parks Development Group) da. EPDGk eta Gasteizko Udalak hitzarmen bat sinatu dute, eta enpresak “Enpresen eta industrialdeen jasangarritasun-azterketa” egingo du GEP ziurtagiria aplikatzeko.

EPDG Espainiako enpresa bat da, eta Erresuma Batuan lan egiteko prestatzen ari da.

Eraikalen, “zigiluak” Kanpoko esteka etiketarekin eraikinei zuzendutako jasangarritasun-ziurtapenei buruzko zenbait berri jaso dira.

Iturria: El Mundo Financiero Kanpoko esteka, 2012/12/29

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzu berriak, Zigiluak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *