Hondartzara iritsitako posidonia-hostoak eraikuntzan erabiltzeko proposamena

El Campelloko Itsasertzeko Ekologiaren Institutua partaide duen azterketa batek proposatzen du hondartzetara iristen diren posidonia ozeanikoaren Kanpoko esteka hostoak birziklatzea, eraikuntza-industrian panel isolatzaile akustiko nahiz termikoen materialtzat erabiltzeko.

Proiektuaren arduradunetako batek, Itsasertzeko Ekologiaren Institutuko Gabriel Soler zuzendariak, esan dio EFEri Europako LIFE Seamatter Kanpoko esteka proiektuaren baitako proposamena dela, eta Alcoyko Ehungintzako Institutu Teknologikoa (AITEX), Ontinyenteko Valentziako Ehungintza Elkartea (ATEVAL) eta Peruggiako Unibertsitatea (Italia) parte hartzen ari direla proiektuan. Solerrek azaldu du El Campellon soilik posidonia ozeanikoaren hosto lehorren milaka tona jasotzen direla urtero, bereziki udazken eta neguan, zuhaitz hostoerorkorrekin gertatzen den moduan, irailaren eta abenduaren artean erortzen direlako (baita edozein unetan ere, denboraleren baten ondorioz).

Posidoniaren hostoak birziklatuta, udalek diru asko aurreztuko lukete landare-material hori zabortegietara eramateko eta han suntsitzeko kontu-sailetan, hori egitea izaten baita ohikoa. Zientzialariak nabarmendu du dentsitate egokia izanda, posidonia ozeanikoaren hostoekin egindako konposatu batek ezaugarri egokiak dituela, zarata eta tenperatura xurgatzeari dagokionez.

Itsasertzeko Ekologiaren Institutuaren zeregin nagusia da hondartzetako posidonia-hostoen pilaketa-maitasuna eta osaera ezagutzea, baita garraiatzeko eta tratatzeko metodo eta teknikak ere, itsasertzaren kontserbazioarekin bateragarriagoak izan daitezen. Hondartzetan garrantzitsuak dira posidoniaren hosto lehorren pilaketak, hondarraren mailari eusteko, denboraleek eragindako higadura saihesten baitute, eta, halaber, garrantzitsuak dira hondartzetako sare trofikoetarako Kanpoko esteka.

Eraikalen, hondakinak berriro erabiltzeko hainbat berri jaso dira:

Iturria: Madrid I+D Kanpoko esteka, 2013/01/09

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *