Odolezko adreiluak

Jack Munro Kanpoko esteka izeneko arkitekto ingeles batek arkitektura-proiektu bat sortu du, odolaren bidez sortutako adreilu-mota berri bat protagonista duena.

Jack Munrok dioenez, animalien odol freskoa eraikuntza-materialaren oinarritzat erabiltzeko azterketak egin dira esperimentu horietan. Animalien odola munduko hondakin-material oparoenetako bat da. Animalien odola baztertu edo erraustu egin ohi da, erabilgarria izan daitekeen arren, adierazten duenez.

Asmakari honen prozeduran, odol freskoa kontserbagarri batez eta hondarrez nahasten da, eta nahastea labean jartzen da ordubetez, 70ºC-ra. Bero hori nahikoa da odolaren proteinak gatzatu eta odolari solido egonkor baten moduan batzen zaion masa solido disolbaezin bihurtzeko. Material horrek ura jasaten du, eta, horrenbestez, lurrezko adreiluak ordezteko aukera emango du uragatik kalte handiak jasaten dituzten eskualdeetan.

“Hondartzara iritsitako posidonia-hostoak eraikuntzan erabiltzeko proposamena” Kanpoko esteka albistean, hainbat hondakinekin egindako beste eraikuntza-produktu batzuk aipatzen dira.

Iturria: ConstrucGeek Kanpoko esteka, 2013/01/09

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *