Biomasa-galdaren ezaugarriak eta haiek erabiltzeko betebeharrak

Galdara horiek erabiltzearen aldeko arrazoi asko daude:

  • Ingurumena zaindu egiten dute.
  • Beste erregai batzuekin alderatuta, prezio txikiagoa dute.
  • Mantentzeko errazak dira.
  • Teknologia aurreratuak dituzten galdaretan, ekipoaren garbiketa guztiz automatikoa da eta errautsak gutxitan kendu behar izaten dira.
  • Biomasa-galdarek higadurarekiko erresistentzia handia dute, bizitza erabilgarri luzea eta energia-errendimendu ona: % 75-90 bitarteko eraginkortasuna izan ohi dute.
  • EITAk aintzatetsi egiten ditu bioerregai solidoak, eta berariazko tratamendua esakintzen die.

Ikuspegi teknikotik, erabilera-muga hauek aipatzen ditu artikuluak:

  • Familia ugariko etxebizitzetarako aukera bakarra instalazio zentralizatua da; izan ere, biomasa, edozein formatan dagoela ere, ez da egokia biltegi zentralizatu batean gorde eta etxebizitza bakoitzeko galdara indibidualetara banatzeko.
  • Biomasako berokuntza-sistema batek ohiko sistemak baino toki-behar handiagoa du.
  • Lokala aireztatu beharra dago, ekipoek eta hodiek ematen duten beroaren zati bat ateratzeko eta biomasa erretzeko airez hornitzeko.
  • Biomasa-galdaren izaera dela eta, segurtasun-sistema espezifikoak izan behar dituzte (EITA).

Berriaren iturrian irakur daiteke artikulu osoa.

Iturria: Cr.Co Certificación Kanpoko esteka, 2013/01/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraketa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *