Birgaitzearen Kalitatearen Profila Proiektuaren Gida

Valentziako Eraikuntza Institutuak Kanpoko esteka egindako dokumentu honetan, etxebizitza-eraikinen birgaitzea ebaluatzeko arau teknikoak jasotzen dira, Birgaitzearen Kalitatearen Profila bereizgarria lortzeko. Borondatezkoa da bereizgarria, eta birgaitutako eraikinen kalitatea neurtzen du, ingurune fisikorako sarrera, energia-aurrezkia eta natura-baliabideen erabilera jasangarria kontuan izanik.

  • R-FA Ingurune fisikoaren irisgarritasuna. Eraikinaren irisgarritasuna hobetuko duten esku-hartzeak ebaluatzen dira, adindunei eta, ahal den kasuetan, desgaitasunak dituztenei, erosoago erabiltzeko aukera ematen dietenak.
  • R-HE Energia-aurrezkia, Alderdi hauek ebaluatzen dira: CO2-emisioen murrizketa; birgaitzean erabilitako irtenbideen egokitasuna; kontsumo elektrikoa txikitzeko gailuak jartzea, eta energia berriztagarriak erabiltzea.
  • R-US Natura-baliabideen erabilera jasangarria. Alderdi hauek ebaluatzen dira: ingurumen-eragina murrizten duten neurriak hartu izana; adibidez, ingurumen-ziurtagiria duten materialak erabiltzea, hondakinak sailkapenaren eta bereizketaren bidez kudeatzea, eta ur-kontsumoa txikitzeko gailuak erabiltzea.

Birgaitzearen Kalitatearen Profila Proiektu Gida doan deskarga daiteke Valentziako Eraikuntza Institutuaren web-orritik Kanpoko esteka.

Eraikaleko “PdC, Kalitate Profila” Kanpoko esteka berrian, PdC Kalitate Profila bereizgarri boluntario bat zela eta Valentziako Eraikuntza Institutuak sortu zuela aipatzen zen, etxebizitza-eraikinak bereizgarri desberdinekin aitortzeko. Eraikalen, eraikinen jasangarritasun-ziurtagiriei buruz argitaratutako azken berrian, “Eraikuntza jasangarriaren DGNB ziurtagiria” Kanpoko esteka, zigilu anitz aipatzen dira, hauen artean, Kalitate Profila Kanpoko esteka dagoelarik.

Eraikaleko “Passive House Retrofit” Kanpoko esteka berrian, EnerPHit Kanpoko esteka estandarra aipatzen da. Passivhaus Institut-ek eraikuntzak birgaitzeko garatutako kontzeptua da.

Eraikalen, Valentziako Eraikuntzaren Institutuari buruz zenbait berri Kanpoko esteka argitaratu dira.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2013/01/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Zigiluak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *