Dokumentua, ingelesez: Eraikin baten energia kudeatzeko teknologiaren egoera egun

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Building Energy Management Technology Landscape. Pike Research-ek egin du dokumentua.

Eraikinetan energia kudeatzeko sistemen merkatuak (building energy management systems, BEMS) ehunka hornitzaile ditu, eta eraikinetan energiaren gastuak murrizteko energia-datuak kudeatzeko milaka produktu eskaintzen dituzte. Proposamen horiek erabiltzen dituzten datu-iturrien, datu horiek aztertzen dituzten algoritmoen eta informazioa aurkezteko moduen araberakoak dira. Hornitzaileak, orain artean, iturri batean soilik oinarritutako BEMSetara bideratu dira (eraikinak automatizatzeko sistemaren datuak, zerbitzu publikoen fakturak, datu operatiboak, etab.), baina gero eta hornitzaile gehiago ari dira lanean enpresa-mailan helmen handiko energia-kudeaketako plataformetan datu-multzo ugari txertatzeko.

Orain artean, energia bistaratzea eta energia aztertzea izan dira BEMS baten bi funtzio nagusiak, oinarrizko datuak eta energia aurrezteko har daitezkeen neurriei buruzko gomendioak emateko. Horiek dira, oraindik ere, etorkizuneko BEMSen oinarria. Baina beste aplikazio batzuk hobetzen ari dira, eta hainbat BEMSren hornitzaileen eskaintzak bereizten, eskaerari, operazioen eta/edo instalazioen kudeaketari, zerbitzu jarraituari, energiaren eskuratzeari eta energiaren modelatze azkarrari erantzuteko. Etorkizunean, funtzio garrantzitsua izango dute BEMSek eraikinak sarera lotzeko eta ibilgailua eraikinera konektatzeko orduan, energiarekin lotutako datu digitalen erabilera adimendunaren bidez.

Ikerketa-txosten honek eraikin bateko energia kudeatzeko teknologiaren ikuspegi orokorra ematen du, egungo aplikazio nagusiak eta eskaintzen gaitasun nagusiak kontuan izanik, baita BEMS teknologiaren etengabeko bilakaeraren egoera gertagarrienak kontuan izanik ere. Merkatura azkar ateratzeko estrategiei buruzko ikerketei buruz ere ari da txostena, BEMS aurreratuagoak azkarrago lortzeko, eta gomendioak ematen dizkie merkatuko egungo eragileei, bilakaera azkarra duen merkatuaren atal honetan lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Txostenaren kostua 1.500 dolarrekoa da.

Eraikalen, Pike Research-en zenbait txosten Kanpoko esteka aipatu dira.

Iturria: Pike Research Kanpoko esteka, 2013/01/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *