Egongela terraza bihurtzeko aukera duten etxebizitzak

Duela sei urte, Untercio Arquitectura Kanpoko esteka estudioak Madrilgo Udalaren Etxebizitza eta Lurzoru Enpresak (EMVS) antolatutako lehiaketa bat irabazi zuen: Vallecas 47 proiektuko 46 etxebizitza egitea.

Etxebizitza horietan, eguraldi ona dagoenean egongela ireki egin daiteke, edo itxi, hotz egiten duenean edo bakarrik egon nahi denean. Mugikortasun horrek arrazoi tekniko hau du: ertzean muntagarik ez duen arotz-lana. Neguan, egongela zabala eta argitsua da. Udan, egongela bezain zabala den terrazari esker, nahikoa da leihoak irekitzea etxebizitza guztiz aldatzeko.

Ildo berean, Eraikalen “Balkoi bihurtzen den leihoa” Kanpoko esteka berria argitaratu zen.

Open Building arkitekturaren helburuetara egindako hurbilketa txiki bat dugu kasu hau. Erabiltzaileek berek eralda ditzaketen eraikinak sortzean datza Open Buildinga. Eraikin horiek jasangarriagoak dira, sistema horri esker haien bizia luzatu egiten delako, eta, gainera, eraikinetako biztanleek eraikinen diseinuan parte hartzen dute. Eraikalen, Open Builging-i buruz zenbait berri Kanpoko esteka aurkeztu dira.

Eraikalen, “Etxe eraldagarria: D*Dynamic: zortzi konfigurazio dituen etxea” Kanpoko esteka berria ere jaso da.

Iturria: El País Kanpoko esteka, 2013/01/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *