Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetuta enplegua sortzeko plan ausarta proposatu diote gobernuari Eraikitzaileen Gremioak eta Kataluniako Kontratisten Ganberak

Eraikitzaileen Gremioak Kanpoko esteka eta Kataluniako Kontratisten Ganberak Kanpoko esteka lehendik eraikitako eraikinetan energia-eraginkortasuna hobetzeko eta haien birgaitzea sustatzeko plan bat (PIRMEF) proposatu dio gobernuari (dokumentua argitaratu gabe zegoen berri hau argitaratu den datan). Hauek dira planaren helburuak: kalitateko enplegu egonkorra sortzea, energia-kontsumoa txikitzea eta eraikin publikoen eta etxebizitza pribatuen segurtasuna eta irisgarritasuna berrezartzea.

PIRMEFek aurreikusi du 2020ra bitartean gutxienez 2.600.000 etxebizitza birgaitzea eta haien energia-eraginkortasuna hobetzea. Horri esker, zuzeneko 130.000 lanpostu sortuko lirateke, eta energia eta CO2-emisioak aurrezteagatik, berriz, 8.900 milioi euroko itzulkin bateratuak. Diru horrek finantzatuko luke, partzialki bederen, proiektuaren hasierako kostua. Etxebizitzen kalitatean eta energia-eraginkortasunean egindako inbertsioak zenbateko hori halako 2,6ko ekonomia-sustapen orokorra eragin dezake.

Birgaitze energetikoak gizartearentzat dituen onurak —energia-aurrezpenari, CO2-emisioen gutxitzeari eta kalitateko lanpostu egonkorrak sortzeari dagokienez— biziki aintzatesten dituzte Europar Batasuneko politikek. Gure inguruko herrialde askok aspalditik aplikatzen dituzte, arrakasta handiarekin, eta aprobetxatu beharreko esperientzia-iturria dira. Politika horiek zehazten dutenez, sektore publikoak eredu izan behar du birgaitze energetikoen zerbitzuen eskaintza sustatzeko.

Energia-kontsumoaren ebaluazioa egiten da elektrizitate- eta gas-fakturen analisiak, in situ egindako neurketak eta simulazioak egiteko programa informatikoak baliatuz, kontsumo erreala eta teorikoa zehazten laguntzen baitute. Energia-kontsumoa zehaztea oinarrizkoa da eraikinean txertatu beharreko hobekuntzak eta irtenbideak definitzeko, eta, hala, kostua-onura analisian oinarritutako aurrezpen-aukerak ahalik eta gehiena ustiatzeko. Horrek guztiak esan nahi du trebakuntza-jarduera are biziagoa izango dela sektore horretan.

Eraikinen segurtasun-, irisgarritasun- eta funtzionalitate-kondizioak berrikustean birgaitze energetikoa ere txertatu beharko litzateke. Birgaitze tradizionalak baino kostu handixeagoa du energetikoak, baina lortzen diren aurrezpenekin amortizatzen da.

PIRMEFek bost puntu ditu:

  1. Lehendik dauden eraikin publikoen kontsumo energetikoa lehenbailehen ebaluatzea.Portaera pasiboa (eraikinak) eta aktiboa (instalazioak eta ekipoak) hobetzeko proiektuak egitea. Segurtasun-, irisgarritasun- eta funtzionalitate-kondizioak berrikustea. Planak ekintza-lehentasunak finkatu behar ditu, inbertsioa/itzulkina balantzearen arabera, eta, parametro sozialen bidez, irisgarritasuna eta parametro sozialen arabera segurtasuna hobetzen saiatu.
  2. Laguntza eta zerga-arintze fiskalekin sustatzea eraikin pribatuen hobekuntza.Etxebizitza-eraikinen eta zerbitzu-eraikinen segurtasunean, isolamenduan eta irisgarritasunean hobekuntzak sustatzea, energia-aurrezpenarekin lortutako hobekuntzak justifikatzeko.

    Hona hemen aplika daitezkeen neurrietako batzuk: finantziazio–erraztasunak, energia-konpainiaren ordainagiriaren bidez; OHZren eta PFEZaren murrizketak; jabetzari lotutako maileguak, interes txikiagoekin; zuzeneko diru-laguntzak, jardueretarako; energia-eraginkortasuneko aktibo suntsikorrak eta finantzagarriak sortzea, kapital-merkatuetarako sarbide zabalarekin; bezeroei emaitza-bermea ematen dieten kontratu estandarizatuak eta abar.

  3. BEZ murriztua aplikatzea.Lehendik dauden eraikinak aldaketekin hobetzeko proiektuetan aplikatzea BEZ murriztua, esku-hartze guztietan aplika dadin, salbuespenik edo zergak biltzeko interpretaziorik gabe (zergen eta ekonomia murgilduaren azaleratzea are proportzionalagoa izango litzateke “dirua biltzeko asmoarekin” jasoko litzatekeena baino).

    BEZ murriztua aplikatzeak sektoreko ezkutuko ekonomia azaleratzen lagunduko luke, eta, beraz, diru gehiago biltzen lagunduko luke; izan ere, bezeroek faktura bat jaso nahiko dute, egindako esku-hartzeen kalitatea eta erreklamazioa egiteko aukera bermatzeko. Bestalde, beren lege-betebehar guztiak betetzen dituzten enpresak indartu egingo dira, gutxieneko segurtasun- eta kalitate-bermeak betetzen ez dituzten eta lehia desleialean diharduten enpresa “piratekin” alderatuta.

  4. Lehendik dauden eraikin guztiei Eraikinen Ikuskapen Teknikoa aplikatzeko prozesua azkartzea, energia-ziurtagiria aplikatuta.Higiezinen transakzioetan (alokairua edo salerosketa) nahitaezkoa den sailkapen bat finkatzea (lehendik dauden eraikinen Kalitate Zigilua). EITren erregulazioa ez da Europar Batasunak emandako direktibekin guztiz bateragarria, harekin ez baitira 2020rako finkatu diren aurrezpen energetikoko eta CO2-emisioak murrizteko helburuak* lortuko. Kalitate Zigilua oinarrizkoa da kontsumitzaileak erosi edo alokatu behar duen eraikinaren benetako ezaugarriak zein diren jakin dezan, bai ikuspuntu energetikotik bai funtzionalitatearen eta segurtasunaren aldetik.
  5. Lehendik dauden eraikinen hobekuntza Hiri Habitata hobetzeko eta leheneratzeko programa zabalagoetan txertatzea.Espainiako auzo, herri eta hirietako eremu andeatuetarako programa zehatzak finkatzea. Europar Batasunak 2020rako finkatu dituen helburuak betetzeko, eta eraikitako parkea hobetu eta indarrean dagoen araudiari egokitzeko, egin beharreko ekintzen plangintza zabala eta osoa egin behar da.

    Badaude proposamena garatzen lagundu dezaketen azterketak, programak eta planak, administrazio publikoek nahiz erakunde pribatuek abian jarritakoak; adibidez, Kataluniako Generalitatearen Auzoen Legea, “Andaluziar auzoen birgaitze osoa” eredua edo Birgaitzea eta Etxebizitza 2009-2012 Plana. Azken plan horren arabera, etxebizitzetako kalitatean eta energia-eraginkortasunean inbertitzeak egindako inbertsioa halako 2,6ko sustapen ekonomiko orokorra eragin dezake, bizi-kalitatea eta energia-aurrezpena hobetzeaz gain.

    Europan egindako hainbat azterketak adierazten dutenez, etxebizitzen birgaitzean inbertitzen den milioi euro bakoitzeko 18 lanpostu egonkor, kalitateko eta epe luzeko sor daitezke. Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzak 2012ko uztailean aurkeztu zuen Bultzatu 2025 Eraikuntza Iraunkorraren Ibilbide Orria Kanpoko esteka.

Eraikalen, hainbat dokumentu eta berritan aipatutako beste hainbeste jaso dira “enplegua” Kanpoko esteka etiketarekin, eraikuntza-sektorea suspertzeko birgaitzea eta energia-eraginkortasuna sustatzeari buruzkoak. Eraikuntza-sektorearen eraldaketaren gaiarekin lotuta, beste txosten hau ere argitaratu zen: “GTR 2012 txostena. Herrialde-ikuspegia Espainiako eraikuntza-sektorerako. Etxebizitza-sektore berrirako ekintza-plana” Kanpoko esteka.

47/2007 Errege Dekretuaren eta Lehendik dauden Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtapenari buruzko Errege Dekretuaren Proiektuaren arteko testu bateratua Kanpoko esteka onesteko dago. Televisión Españolan agertutako berri hau ere ikus daiteke: Gobernua dekretu bat prestatzen ari da, etxebizitzek energia-eraginkortasuneko ziurtagiri bat izan dezaten Kanpoko esteka. Ziurtagiri horrek zalaparta handia sortu du sektorean. Adibidez, iritzi-artikulu hau jaso dugu: “Eraikinen Energia Ziurtagiria. Nork ziurtatzen du nor?”  Kanpoko esteka.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2013/01/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Hausnarketak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *