Etxebizitza sozialak berregituratzen Herbehereetan. Europarei-ren kasua, Uithoorn

2007an, 40 auzoko zerrenda bat argitaratu zuen Herbehereetako gobernuak, eta krachtwijken izena eman zien. Auzoak arazo sozialengatik aukeratu ziren. Helburua zen haien arazoak eta bizilagunen egoera ekonomiko-soziala, auzoaren segurtasuna eta bizigarritasuna hobetzea 8-10 urteko epean.

Ordutik, auzo askotan erabili da arazoari aurre egiteko dagoen esku-hartze zorrotzena: gentrifikazioan Kanpoko esteka oinarritutako berregituratzea. Halako esku-hartzeetan, eraikita dagoen etxebizitzaren (alokairuko etxebizitza soziala) zati bat botatzen da, eta etxebizitza berria eraiki (gehienak, salgai jartzekoak); horrek ondorioak ditu auzoaren gizarte-eraketan, erosteko ahalmen txikiagoko biztanleak murriztu egiten direlako, eta jatorriz mendebaldekoak ez diren bizilagunen kopurua motelago igotzen delako.

Europarei —berriaren iturriko artikuluan aipatzen den hiri-eremua— ez dago zerrenda horretan, baina zerrendako auzoek dituzten arazoen antzeko arazoak ditu. Une eta leku jakin batzuetan arazotzat hartzen den egoeraren eta oraindik ere amaitu ez den proiektuaren berri ematen du artikuluak.

Herbehereetako SUJU Architectuur-eko arkitektoek (Susana Aparicio Lardiés & Juan Alonso) artikulu batzuk idatzi dituzte Ciudad Viva blogean, eta, horiei esker, hobeto ezagut daitezke herrialde horretako higiezinen sektorea, etxebizitza sozialak, arkitektura, herritarren parte-hartzea, hirigintza eta abar.

Eraikalen argitaratutako zenbait artikulu:

Etxebizitza sozialen etorkizuna 7 hiritan dokumentuak Kanpoko esteka, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko NuTAC (Teknika Berriak, Arkitektura, Hiria) ikerketa-taldeak 2009tik egindako Teknika Berriak eta Etxebizitza Sozialak ikerketa-proiektuaren emaitzak jasotzen ditu.

Iturria: La Ciudad Viva Kanpoko esteka, 2012/12/18

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Hausnarketak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *