Etxebizitzen birgaitzea sustatzeko laguntza-plan bat eskatu du CEOEk

CEOEk argi ikusten du birgaitzeari laguntzeko neurriekin “eraikuntzako eredua, partzialki behintzat, alda daitekeela”. Ezagutu duen krisirik okerrenetako bat ari da pairatzen negozio hau. Adibidez, eraikuntza-materialen fabrikatzaileen industria osagarriko enpresetako batzuek 2008an fakturatutakoaren % 9 soilik fakturatzen dute gaur egun. Horrek azaltzen du zergatik suntsitu den ordutik hona jarduera horretako ekoizpen-sarearen % 15,5. Horregatik, urtean 250.000 etxebizitzetan jardutea sustatuko lukeen plan bat proposatu dute: etxe bakoitzean, batez beste, 15.000 euroko gastua egingo balitz, zuzeneko 135.000 lanpostu sortuko lirateke ekitaldi bakoitzean.

Birgaitze-lan gehiago sustatzeaz gain, Eraikuntzaren Kode Teknikoa betearazteko mekanismoak abian jartzea eskatzen du proiektuak, baita diru-laguntza kobratzeko baldintza teknikoak errespetatzen direla egiaztatzea ere. “Lehendik dauden 26 milioi etxebizitzetarako 10 urtean behin egiteko ikuskapen-sistema eraginkor bat balego, beste 50.000 profesionalentzako lan iraunkorra sortuko litzateke”, dio Eraikuntza Produktuen Fabrikatzaileen Elkarteen Espainiako Konfederazioak (CEPCO Kanpoko esteka).

CEOEren Azpiegitura eta Hirigintza Batzordeak txosten bat egin du, Espainiako gobernuari azaltzeko kontua ez dela baliabide publikoen erabilera. “Badaude gure estatuaren alde egin nahi duten enpresak, inbertsio-funts handiak eta arrisku-kapitalen funtsak, eta, beraz, ez litzateke baliabide publiko askorik erabili beharko”, diote Rafael Sarasolak eta Luis Rodulfo Zabalak, Cepco-ren presidenteak eta zuzendari nagusiak.

Horrenbestez, mekanismoak gaitzean datza plana, biztanleek, lehenik eta behin, etxebizitza kondizio onetan izatea zein garrantzitsua den uler dezaten, eta, bigarrenik, beren etxearen energia-eraginkortasuna hobetu nahi dutenek hobekuntza hori finantziazioa erraz eta azkar lortuta egin dezaten. “Britainia Handian edo Alemanian, esaterako, ohikoa da hobekuntza energetikoko lanen kostua argiaren fakturan apurka-apurka ordainduz joatea”, diote.

CEOEk Batzordeari helaraziko dion proposamenean zerga-pizgarriak aurreikusten dira, baita herritarrek, beharren arabera, har ditzaketen neurriak ere:

Ordainketa atzeratua

Energia-kontsumoen ordainagirietako kuoten bidez, energia-eraginkortasunean egindako hobekuntzaren arabera. Beste aukera bat da laguntzak kreditu bigunen bidez onartzea, epe nahikoa luzeak jarriz gero. Zenbait herrialdetan, 20 urtera arteko epea izan ohi dute.

Desgrabazio fiskalak

Ekintzaren gaineko % 25eko desgrabazio automatikoak proposatzen ditu patronalak. CincoDías-ek eskuratu duen dokumentu baten arabera, ezkutuko ekonomia azaleratzeko, eta, aldi berean, obraren kalitate-maila handitzeko, herritarrak jasoko duen zerga-abantailak BEZarekin kargatzen den zenbatekoa baino handiagoa izan behar du.

Aseguru-primak

Egonkortasun mekanikoan edo egiturazkoan hobekuntzak egin dituzten etxebizitzentzat primak jaistea litzateke beste neurri positibo bat.

Argi- eta gas-tarifak

Argi- eta gas-tarifak aldatzea, energia-ziurtagiri okerrena dutenei tarifak gogortuz, haiek saltzen edo alokatzen direnean.

Hobariak OHZn

Kontserbazio-betebeharra betetzen ez duteneiOHZn hobariak edo zigorrak jartzean oinarritutako sistema baten alde egiten du azterketak,ikuskapen teknikoak edo ziurtapenak aprobetxatuz betiere.

Itzulkinak

Jarduera horiek aplikatuz, BEZak, PFEZak, tasek, kontsumitu gabeko langabezia-prestazioek eta Gizarte Segurantzari egindako ekarpenek itzulkinak sortzen dituzte, egindako inbertsioaren % 60tik gorakoak.

Kontsumoak

Energia-kontsumoa % 30 txikitu daiteke (urtean, 5.000 milioi euro).

Berri hau agertu den une berean, beste hau plazaratu da: “Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetuta enplegua sortzeko ekintza-plan bat proposatu diote Eraikitzaileen Gremioak eta Kataluniako Kontratisten Ganberak gobernuari” Kanpoko esteka. Bi berri horietako bi txostenek gai komun ugari dituzte: publikoak ezin ditu eskuratu, proposatutako planak abian jartzeak sortuko lukeen jarduera ekonomikoaren zenbatespena egiten dute, eta plan horietan jaso beharko liratekeen ekintzak deskribatzen dituzte.

Iturria: Cinco Días Kanpoko esteka, 2013/01/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *