Europako Build up Skills proiektua

BUILD UP Skills Kanpoko esteka Intelligent Energy Europe-ren (IEE) baitako ekimen estrategiko bat da, eraikuntza-sektoreko langileen prestakuntza sustatzeko. Ekimenaren azken helburua da Europan langile gaitu gehiago izatea, ia zero energia erabiltzen duten eraikin berriak egiteko, baita birgaitze energetikoak garatzeko ere eraikita dauden eraikinetan. 2011ko azaroan jarri zen abian ekimena, eta langileek mota guztietako eraikinen energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan duten prestakuntza lantzen du. 30 herrialdek parte hartzen dute ekimen honetan.

2012ko uztailean, Eraikalen “Build Up Skills Spain proiektua (Trebetasunen garapen espainiarra)” Kanpoko esteka berria argitaratu zen. Berri honetan proiektuaren helburuak eta uneko egoera azaltzen ziren: proiektua “status quoaren analisa” izeneko garatze-fasean zegoen, eta ikerketa bati ekin eta hari buruzko txosten bat erredaktatzea zuen helburu. Txostenean gai hauek jorratuko dira:

  • Eraikuntzaren sektorea karakterizatzea: beste sektore batzuekiko harremanak, hornidura-katea, merkatuaren joerak eta aurreikuspenak, eragiten dioten aldaketa nagusiak, immigrazioa eta emigrazioa, ezkutuko ekonomia, profil profesionalak…
  • Politika nazionalak eta EU 2020 helburuak betetzearren hartu beharreko estrategiak, eraikinen energia-erabilera dela eta: energiaren beraren alorrean eta hezkuntza eta lanbide-heziketan.
  • Eraikuntzari eta energiari buruzko estatistikak: eraikuntzaren sektorea, eskulana eta erakinetako energia-kontsumoa eta energia berriztagarriak.
  • Eskura dagoen hezkuntzako eta lanbide-heziketako eskaintza: hezkuntzako eta lanbide-heziketako eskaintza nazionala (eraikuntza-lanetan, eraginkortasun energetikoan, energia berriztagarrietan, trebakuntza-ibilbideetan eta gai horri berari buruzko ikastaroetan langileak prestatzeko), betiere trebakuntza-sistema “ofizialean” eskaintzen ez direnak, eta EBk alor horretan laguntzen dituen estatu- nahiz eskualde-mailako ekimen esanguratsuak.
  • Gaurko egoeran eta hemendik 2020ra aurreikusi diren trebezia-beharretan hautemandako hutsuneak, kualifikazioari dagokionez: eskulanaren eboluzioa, trebetasun-beharrak, 2020ko helburu energetikoak betetzeko gorabidean diren trebetasun berrien identifikazioa eta azpisektore edo ogibide bakoitzean trebatu beharreko langile-kopurua (trebetasun-maila bakoitzeko), kualifikazio-beharrak eta segimendu-beharrak.
  • Oztopoak: eraikuntzako langileen kualifikazioarekin zerikusia duten oztopoak analizatzea.

2012ko urrian, “BUILD UP Skills – Spain Análisis del Status Quo Nacional” Kanpoko esteka dokumentua argitaratu zen.

Beste 29 estaturen status quoaren txostenak eskuragarri daude Build up Skills-en web orrian Kanpoko esteka.

Build Up Skills Spain Kanpoko esteka web-orriaren arabera, berri hau prestatzean, e-comunity formatuko estatuko plataforma baten inplementazioa lantzen ari dira, eraikuntzaren alderdi garrantzitsuenei buruz eztabaidatzeko, hausnartzeko eta haien berri emateko, eta estatuko ibilbide-orria zehazteko, energia-eraginkortasuneko eraikuntzarekin erlazionatutako gaikuntzetarako. Plataforma hau energia-eraginkortasuneko eta eraikuntzako eragile garrantzitsuenen topagune birtuala da, eta tresna asko ditu esperientziak eta ideiak trukatzeko eta taldean lan egiteko.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2013/01/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Eraketa, I+D Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *