IC-Eraikin Jasangarria ziurtagiria Txileko eraikin publikoentzat

Mundu-mailan, eraikin jasangarriak edo berdeak eraikuntza-sektorearen erantzun zehatza izan dira klima-aldaketaren eta garapen jasangarriaren erronka globalen aurrean. Testuinguru horretan, oso rol garrantzitsua dute eraikuntzako jasangarritasun-ziurtagiriek eraikinen ingurumen- eta gizarte-eraginak ebaluatzeko eta komunikatzeko, diseinua eta eraikuntza hobetzeko eta zerbitzu eta teknologia elkartuen merkatua sustatzeko tresnatzat.

Hasiera batean ziurtagiri horiek herrialde garatuen tokiko ekimenak izan baziren ere, egun, tokiko parametro eta errealitateetara egokitzen diren ziurtagiri-sistemak ez ezik, metodo orokorragoak ere baditugu, errealitate eta klima desberdinetan eraikitako eraikinak neurri bera erabiliz alderatu ahal izateko.

Txileren kasuan, LEED® ziurtagiri-sistema (Leadership in Energy & Environmental Design Kanpoko esteka) erabiltzen ari dira duela zenbait urtetatik. Ameriketako Estatu Batuetarako Eraikuntza Berdearen Kontseiluak (US Green Building Council Kanpoko esteka) garatu du, baina oraindik ez da eredu propiorik lurraldean dauden eraikuntza-, klima- eta industria-errealitateen berri emateko.

Egoera horri aurre egiteko, INNOVA proiektuak gauzatzen ari da Eraikuntza Institutua: “Erabilera publikoko eraikinetarako ingurumen-kalitatearen eta energia-eraginkortasunaren Estatu Mailako Ziurtagiri Sistemaren Diseinua eta Inplementazioa”.

“Nazioarteko irizpideei jarraitu behar diete eraikinak ebaluatzeko eta ziurtagiriak emateko metodoek, baina nazioko errealitatera egokituta egon behar dute. Tokian-tokian eman behar dira, arauen aldaketak eta tokiko merkatuaren dinamika islatzeko”, zehaztu du José Tomás Videla arkitektoak, proiektu honen buruak.

Horrenbestez, helburua da erabilera publikoko eraikinen ingurumen-kalitatearen eta energia-eraginkortasunaren estatu-mailako ziurtagiria sortzea, hezkuntza-, osasun-, bulego-erabilerak eta antzekoak dituzten eraikinetarako.

“Sektoreko eragile nagusienentzat (ministerioak, enpresak, gremioak eta profesionalak) garrantzitsua eta beharrezkoa da energia-eraginkortasunaren eta ingurumen-kalitatearen estatu-mailako ziurtagiria izatea. Hori gertatzen da, besteak beste, Txileko erabilera publikoko eraikin gehienek (hezkuntza-, osasun- eta zerbitzu-erabilera duten 2.500 m² baino gutxiagoko eraikinek) ez dutelako beren errealitaterako tresna egokirik ingurumen-kalitatea eta energia-eraginkortasuna neurtzeko, ziurtatzeko eta sustatzeko”, zehaztu du José Tomás Videlak.

Zertan datza?

Ziurtagiri horrek “IC ziurtagiria–Eraikin jasangarria” izena izango du, eta 2013ko abendutik aurrera egongo da eskuragarri. Nazioarteko ziurtagiri nagusien funtsezko irizpideak izango ditu, baina estatuko errealitatera egokituta (araudia, eraikin-mota, tokiko aldeak, eskuragarri dagoen informazioa). Tokiko arau eta azterketak ere izango ditu oinarri, eraikinetarako onargarria den gutxieneko portaera zein den zehazteko. “Epe ertainean, tokiko araudia eta erregelamendua hobetu beharko luke horrek, ziurtagiriak baldintza zorrotzagoak eskatzen dituen heinean”, adierazi du proiektuaren buruak.

Jasangarritasunari buruzko nazioarteko irizpideak egokitzeko, Txileko erabilera publikoko eraikin gehienen ezaugarri bereizgarriak kontuan hartuko ditu ziurtagiriak emateko metodo honek: erabilera eta tamaina, materialak, sistemak eta prozedurak eta gaitasun teknikoa. Gainera, ez ditu bazter utziko ezaugarri bereziko eraikinak eta eraikita daudenak.

“Ziurtagiria lortzeko eskakizunen nahiz haren kostuen helburua da ahalik eta kostu txikienarekin ahalik eta etekin handiena ateratzea, proiektuen egiazko hobekuntzetan oinarrituta. Eskakizunak erraz egiaztatzeko modukoak izango dira, eta ziurtagiriaren trazabilitatea eta gardentasuna hobetuko dira. Eskuragarri dagoen informazioan eta metodoak berak ematen dituen tresnetan oinarrituko da. Hala, diseinuan, eraikuntzan eta eraikinen erabileran jardunbide egokiak inplementatzea sustatu nahi da”, azaldu du Videlak.

Proiektu hau aurrera eramateko, Txileko Unibertsitateko IDIEMeko profesionalen laguntza du Eraikuntza Institutuak. 21 hilabete iraungo du lanak, eta hiru etapa izango ditu (2012ko abuztuaren 22an jarri zen abian). Lehen 12 hilabeteetan, ziurtagiriaren metodoa garatuko da; bigarren etapak 3 hilabete iraungo du, eta garapena transferitzekoa izango da, gero emaitzak modu masiboan zabaltzeko.

Eraikalen, askotan jardun da jasangarritasun-ziurtagiriaz:

Iturria: Econstruccion Kanpoko esteka, 2012/12/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zigiluak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *