Ikuspegi berria higiezinen merkatuan: arkitektura-esperientzia bat salgai

Faustino etxea. Solo Houses

Solo Houses Kanpoko esteka 200 m²-ko hamar bigarren etxebizitzako proiektu bat da. Eta arkitekto batek sinatuko du etxebizitza bakoitza. Horretarako, nazioarteko belaunaldi berriko arkitektoak aukeratu dira; esaterako, Pezo Von Ellrichshausen Architects, Mos Office, Didier Faustino eta haren Bureau des Mésarchitectures, Sou Fujimoto, Studio Mumbai eta TNA.

Solo Houses proiektuak askatasun osoa ematen dio arkitekto bakoitzari, eta bere sormenari mugarik ez jartzeko aukera, aurrekontu-mugatik harago. Arkitektoaren eta sustatzailearen arteko harreman tradizionaletik urrun daude lanerako metodo berriak. Arte-komisarioaren lanaren antzekoagoa da, higiezinen sustapena baino. Solo Houses ez da mugatzen bigarren etxebizitzak proposatzera, harago baitoa: arkitektura-esperientzia bakar eta berria izateko aukera ematen du. Solo Houses proiektuko lehen etxe-multzoa Matarraña eskualdean eraikiko da, Kataluniaren hegoaldean. Garatzen ari den Espainiako Toscana moduko bat da, eta itsasotik 40 minutura eta Bartzelonatik 2 ordura dago. Erabateko autonomia izango dute etxebizitzek urari eta elektrizitateari dagokienez, eta ikuspegi paregabeak naturan bertan.

Data: 2012ko iraila. Erabateko askatasuna ematen duen lehen proiektua Mauricio Pezo eta Sofia Von Ellrichshausen-ek 2001ean sortu zuten Txileko Pezo Von Ellrichshausen Architects Kanpoko esteka estudioari eskatu zaio. Proiektuak kontraste bat ezartzen du patio baten eta behatoki baten artean. Arkitektura irekia da, eta bertikaltasunaren eta horizontaltasunaren logika bikoitzari jarraikiz lotzen ditu kanpoaldea eta barrualdea.

Pezo etxea. Solo Houses

Frantziako Architecture de Collection Kanpoko esteka enpresaren ekimena da hau.

Eraikalen, Krisi-garairako negozioak: etxe txiki-txikiak Kanpoko esteka berrian, eraikuntza-higiezin bezalako beste negozio berriak adierazi dira.

Iturria: 0300tv Kanpoko esteka, 2013/12/18

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *