“Mikroapartamentuak” merkaturatu dituzte New Yorken

Apartamentu berrien eraikuntza berregitea

23,2 eta 34,4 metro karratu bitarteko bloke modularrak izango dira, pertsona batentzako edo birentzako modukoak.

Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak erakutsi zuen hiriko lehen mikroapartamentuen diseinua. Haien bidez, hiriko biztanleen behar demografikoei egokitzea da xedea, eta alokairu merkeagoak eskaintzea.

Hiriko Etxebizitza Babesteko eta Garatzeko Sailak pasa den uztailean jarri zuen abian diseinu-lehiaketa bat Manhattanen mikroapartamentuz osatutako eraikuntza bat eraikitzeko proposamenak jasotzeko. Uharte hori da, mundu osoan, populazio-dentsitaterik handiena duenetako bat.

“My Micro NY” izan da proiektu irabazlea: New Yorkeko lehen eraikin modularra eraikitzea proposatzen du. Aurrez fabrikatutako 55 moduluz osatua dago eraikina, 23,2 eta 34,4 metro karratu arteko azalera du, 3 metro altu dira sabaiak, eta balkoiak ditu.

“Hiriguneetan etxebizitza-eremuei buruz dugun pentsamoldea aldatzen hasteko aukera garrantzitsu bat da”, esan zuen Alphonse Lembok, Monadnock sustatzailearen presidenteak. Enpresa sustatzaile horrek sortu du proposamena, Actors Fund Housing Development-ekin eta nARCHITECTS Kanpoko esteka arkitekto-enpresarekin batera.

Eraikinak eremu komun ugari izango ditu: lorategidun zabaltza, kafetegi bat, jarduera-gela bat beheko solairuan, gimnasio bat, garbiketa-eremu bat, trastelekuak eta bizikletak gordetzeko eremua.

Mikroapartamentu horietatik % 40 merkatukoak baino prezio baxuagoan eskainiko dira, eta diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten herritarrentzat gordeko dira. Hala, Manhattanen alokairu-aukera merkeagoak eskaini nahi dira.

New Yorkeko Udalak lehiaketa hori abian jartzea erabaki zuenean esan zuen hiri horretan, gaur egun, pertsona bat edo bi bizi diren 1,8 milioi etxebizitza daudela, baina gela bakarreko milioi bat estudio eta apartamentu bakarrik daudela.

Mikroapartamentuen neurriak indarrean dagoen zonifikazio-legeak baimendutakoak baino txikiagoak dira (hiriko apartamentuek gutxienez 37 metro karratu neurtu behar dituztela dio), baina eraikin berria egingo den udal-lurrak ez ditu zertan bete erregulazio horiek.

“Pertsona bakarreko edo biko familien hazkuntza-tasa askoz handiagoa da hiru pertsona edo gehiagoko familiena baino; horregatik, hirigintza-erronka horri aurre egiteko sormenarekin eta egungo erregulazioetatik kanpo lan egin behar da”, esan zuen Bloombergek. Programa pilotu horrek arrakastarik badu, baliteke 1987ko lege hori alde batera uztea, mikroapartamentu-eraikin gehiago eraikitzeko.

Adapt NYC Competition lehiaketara aurkeztutako 33 proiektueetatik, “My Micro NY” proiektua Kanpoko esteka hautatu dute. Txapelketa honetan parte hartzen ari den beste proiektu bat topatu zuen Eraikalek: “Espainiako teknologiaz egindako etxe aurrefabrikatuen proiektuak Venezuelan eta AEBn” Kanpoko esteka.

Eraikalek, “Hamabost eraikin modular egin dira New Yorken” Kanpoko esteka berria ere argitaratu zuen.

Iturria: ABC Kanpoko esteka, 2013/01/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa, Legegintza, Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *