Open Source House arkitektura-lehiaketaren emaitzak

2010eko urtarrilean, Eraikalen Open source arkitektura-lehiaketa Kanpoko esteka berria argitaratu zen. Arkitektura jasangarria garatzen laguntzeko eta sortzen den jakintza ahalik eta jende gehienari ezagutzera emateko sortu zen Diseinuaren Nazioarteko Lehiaketa Kanpoko esteka. Arkitekto, ingeniari eta ikasleentzako lehiaketan honetan etxebizitza modular zabalgarri, eko-eraginkor eta eskuragarri bat diseinatu behar zuten parte-hartzaileek, banaka zein taldean. Diseinatzen zuten etxebizitza Ghanan eraikitzea zen lehiaketaren saria.

3.100 arkitekto baino gehiagok parte hartu du lehiaketan, eta 250 diseinu aurkeztu dituzte Kanpoko esteka, kode irekian guztiak, beste edonork berrerabili ahal izateko. Lehiaketa Blaanc Architects-en Emerging Ghana Kanpoko esteka diseinuak irabazi du, eta Cape Coast-en (Ghana) eraiki zen etxebizitza pilotua.

Herbeheretako Enviu Kanpoko esteka erakundeak antolatutako lehiaketaren harira, Inurba Kanpoko esteka sortu da, garapen bidean dauden herrialdeetan etxebizitza eskuragarriak sortzeko enpresa soziala. Enpresaren erronka da ehun mila familiarentzako etxebizitzak eraikitzea 2020rako. 2012aren amaieran ekin zitzaion ekimenari Nikaraguan, eta Ghanan jarraituko du 2013an.

Enviu gizarte- eta ingurumen-erronkei erantzungo dieten enpresa berriak sortzera bideratutako Herbeheretako erakunde bat da, eta lan hori ekintzaileekin, enpresekin, sektore publikoarekin eta irabazi asmorik gabeko erakundeekin batera ideia berriak sortuz egiten du.

“Eskuragarri” hitzarekin, Eraikalen ondorendo dokumentua argitaratu zen: “Prefabrication for affordable housing (Etxebizitza Eskuragarrien Aurrefabrikazioa)” Kanpoko esteka.

Negozio berriekin zerikusia duten Eraikaleko berriak:

  • “Krisi-garairako negozioak: etxe txiki-txikiak” Kanpoko esteka, etxebizitza txiki-txikiak eraikitzearen aldekoak dira. Gainera, etxebizitza horiek ekologikoak eta garraiagarriak dira maiz.
  • Exo, erreakzio-etxebizitzen sistema Kanpoko esteka. AEBrako pentsatutako negozio-eredua, Exo unitate bakoitza 5.000 $-etan saltzen duena. Larrialdietarako erreakzio-babeslekuak dira; esaterako, lurrikaretarako, suteetarako, urakanetarako eta beste tragedia batzuetarako. Gero, berrerabili egiten dira, eta, horrenbestez, ereduaren parte dira biltegiratzea eta hondamendia izan den lekuraino eramatea, eta, gero, berriro biltegiratzea.

Iturria: Euskadi+Innova Kanpoko esteka, 2013/01/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa berriak, Proiektuak and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *