Zementuaren propietateak hobetzen dituen gehigarri biodegradagarri baten patentea

Rafael Sirera, José María Fernández, Íñigo Navarro, José Ignacio Álvarez eta Adrián Durán

Nafarroako Unibertsitateko Material Ez Organikoak eta Ingumena arloko ikerketa-taldeak Kanpoko esteka eraikuntzako zementuaren propietateak hobetzen dituen gehigarri biodegradagarri bat aurkitu du, eta mundu-mailako patentea eskatu Kanpoko esteka, “Karboximetilkitosanoak gehigarri gisa erabiltzea konposizio konglomeratzaileetan”; World Intellectual Property Organization erakundean erregistratu du.

José Ignacio Álvarez irakasleak dioenez, patente berri honen eraginkortasunaren oinarria hau da: “zementudun sistemetan (morteroak eta hormigoiak), nahastearen biskositatea areagotu eta fraguatzea bizkortzen du gehigarriak. Morteroen eta hormigoien osagaiak bereiztea saihesten du, eta aplikazioa erraztu, gogortzen behar duen denbora murriztuta”. Hau ere adierazi du: “gehigarri horietako batzuek eraginkortasun ona agertu dute aldi berean metal toxikoak atxikitzeko; esaterako, beruna, zinka eta kromoa”.

Nafarroako Unibertsitateko Kimika eta Edafologia saileko sei irakaslek osatutako taldeak egin duen ikerketaren emaitzak Ingurumena eta Eraikuntzako Materialak arloekin erlazionatutako aldizkarietan argitaratu dira; esaterako, Journal of Hazardous Materials Kanpoko esteka eta Cement and Concrete Research Kanpoko esteka aldizkarietan.

Ikerketa-talde horren ikerketa eraikuntza-material moldatu eta hobetuei buruzkoa da, bereziki konglomeratzaile, zementu eta kareei eta haien prestazioak hobetu ditzaketen gehigarriei buruzkoa.

Eraikalen, “Patenteak” Kanpoko esteka kategoriarekin zenbait berri argitaratu dira.

Iturria: Euskadi+Innova Kanpoko esteka, 2013/01/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *