Arkitektura-lehiaketa: itsas edukiontziekin eraikitako mini-hiria

CEU Cardenal Herrera Unibertsitateak Kanpoko esteka eta Nueva Gestión de Espacios enpresak hitzarmen bat sinatu dute itsas edukiontziekin egindako arkitektura-lehiaketa egiteko. Lehiaketa horretan, egoitza-hiri bat sortuko da Alfara del Patriarcan, ikasleak, minusbaliatuak eta adinekoak hartzeko.

Lehiaketaren helburua da eraikinek, itsas edukiontzien modulu estandarizatuaren erabileran oinarrituak, aukera ematea Valentziako udalerri horretan “Egoitza Hiri Bateratu” bat sortzeko, izaera modularrekoa, belaunaldi artekoa eta solidarioa.

Unibertsitateko iturrien arabera, CEU Cardenal Herrera Unibertsitateko errektore Rosa Visiedok eta Nueva Gestión de Espacioseko kudeatzaile José Manuel Ponzek sinatu dute akordioa. CEU-UCHko Irakaskuntza Teknikoetako Goi Eskolak (ESET) enpresa horrekin antolatu du lehiaketa, AIDIMA Institutu Teknologikoaren eta Auren, Infortisa eta Lamiplast enpresen lankidetzarekin.

Lehiaketan parte-hartzen duten arkitektoek erronka hau izango dute: Alfara del Patriarca udalerrian —han du egoitza CEU-UCHk— egoitza-hiri bat sortzea, itsas edukiontziak unitate bizigarri gisa erabiltzen dituzten etxebizitza modularretan oinarrituta.

Iturri beren arabera, lehiaketaren helburua da ikasleek eta arkitektoek aurrefabrikazio-teknologiei eta arkitektura-modularitateari buruz ikertzea, eta, era berean, elkarren osagarri diren kolektibo sozialen elkarbizitza eta lankidetza solidarioa eta belaunaldi artekoa sustatzea.

Egoitza-unitateak adinekoentzako edo minusbaliatuentzako tutoretzapeko etxebizitzak izango dira, eta abantaila ekonomiko eta kulturalak izango lituzkete ikasle egoiliarrentzat; hala, belaunaldi arteko hurbilketak eta kolektibo horien arteko lankidetza sustatuko lirateke.

Proposatuko diren irtenbideetan, arreta berezia eskainiko zaio proposamenak tokiko baldintza klimatikoetara moldatzeari, ingurumena errespetatzeari eta kontuan hartzeari, efizientzia energetikoari eta ura aurrezteari, baita kostu energetiko txikiko materialak eta gutxi kutsatzen dutenak erabiltzeari ere. Etxebizitza-unitateen % 10ek, gutxienez, Valentziako Erkidegoko irisgarritasun-araudia bete behar dute.

Epaimahaia eta sariak

Lehiaketan parte hartuko duten arkitektoek eta ikasleek tailer bat egingo dute nazioarteko profesionalekin, Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko, otsailaren 4tik 8ra egingo den International Week ESETen. Lehiaketaren lehenengo fasea, panel-formatuko proiektuak aurkeztekoa, 2013ko apirilean egingo da. Maketak aurkezteko azken fasea, berriz, irailean izango da. Epaimahai profesional batek lehiaketako hiru sariak emango dizkie proposamen onenei, hots, 1.500 eurokoa, 900 eurokoa eta 600 eurokoa.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago (oinarriak eta izena emateko fitxa), CEU Cardenal Herrera Unibertsitateko Diseinu eta Arkitektura blogean Kanpoko esteka.

“Edukiontzi” Kanpoko esteka etiketarekin Eraikalen blogean berri ugari argitaratu dira. Edukiontziz egindako etxebizitzak fabrikatzen dituzten eta Eraikalen aipatu diren enpresak:

  • Container City™ Kanpoko esteka, ingeles enpresa. Haiek garatutako hainbat proiektu ikus daitezke haien webgunean.
  • Snoozebox Kanpoko esteka konpainia ingelesak aldi baterako ostatua eskaintzen du edozein tokitan. Horretarako, karga-edukiontziz egindako moduluak erabiltzen ditu. Moduluak errepidez garraiatzen dira, eta denbora-tarte txikian (48 ordu) hotelak sor daitezke beharren arabera konfiguratuta, baita bata bestearengainean jarrita ere.
  • Contenhouse Kanpoko esteka itsas edukiontziz egindako etxebizitzak eraikitzen dituen Bizkaiko enpresa.
  • EcoEstandar Kanpoko esteka, Edukiontziekin etxe aurrefabrikatuak egiten dituen Valentziar enpresa.
  • Edukiontzietan Etxebizitza Sozialak egiteko proposamena Kanpoko esteka, Arqydis-ek, Txileko arkitektura estudioak garatutakoa.
  • Tercera Piel de Córdoba arkitektura estudioa. Bizitzeko edukiontziak Kanpoko esteka. Edukiontziekin 32 gizarte etxebizitza eraikitzeko lehiaketara aurkeztu zen Kanpoko esteka Portugaleten (Bizkaia). Holcim sarietara aurkeztu zuten proiektua.
  • Meka Kanpoko esteka kanadiar empresa. Banbuz barneko estadura eta zedroz kanpoko estaldura duten edukiontziekin egindako etxe modularrak. Edukiontziak metatzeko ereduak eta familia askoko etxeak dituzte.

Iturria: Construarea Kanpoko esteka, 2013/01/25

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa, Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *