Certify, etxebizitzen kalitatea eta kontserbazioa egiaztatzen dituen ziurtagiria

Higiezinen balorazioen sektoreko Tinsa Kanpoko esteka konpainiak etxebizitzen kalitate-ziurtagiri berri bat (Certify zigilua) merkaturatu du. Higiezinaren azterketa osoaren ondoren egiten du sailkapena Tinsako arkitekto batek. Guztira, 200 alderdi baino gehiago aztertzen ditu, guztiak ere etxearen ezaugarriekin, materialen kalitatearekin, kontserbazioarekin eta etxe-ingurunearekin lotuak. Ziurtagiri berri horrek are konfiantza handiagoa ematen du etxeren bat erosi, saldu edo alokatu behar denerako. Tinsaren dendan Kanpoko esteka dago eskuragarri zigilu berria. Ikuskapena egin eta handik 48 ordura, beranduenera ere, egiten eta entregatzen du ziurtagiria Tinsak Kanpoko esteka. Ziurtagiri horri buruz Tinsaren dendan ageri den informazioaren arabera, 90 euro du prezioa zerbitzuak.

Balorazioak (A,B, C, D, E) esleitzen dizkie zigiluak azterketako alderdi guztiei: kalitate fisikoari, kontserbazioari eta inguruneari.

Hortaz, Certify tresnak gardentasuna dakarkie saleroste- eta alokatze-prozesuei, hirugarren independente eta aditu baten egiaztapenaren bitartez, higiezinen kalitate, ezaugarri eta kontserbazioari dagokienez.

Azken batean, Certify zigiluak konfiantza-elementu bat gehitzen die higiezinen transakzioei, eta, hartara, saltzaileak (edo alokatzaileak) elementu bereizgarri bat eransten dio transakzioari; erosleak (edo maizterrak), berriz, erosi edo alokatu behar duen etxeari buruzko ziurtasun handiagoa jasotzen du.

Hona zer dioen Álvaro J. Martín Roperok, Tinsako zuzendari komertzial nagusiak: “Profesional-talde bikaina dugu alor horretan. Horiei eta Espainia osoan ditugun 1.200 arkitektoei esker, Certify eta antzeko produktuak egiten ditugu”. Beste hau ere badio: “Certifyk arrakasta izango duelakoan nago. Etxeko merkaturako produktu berri bat merkaturatu du, bada, Tinsak. Zenbait aditu independentek egindako azterketa baten arabera, higiezinen sektoreari gardentasuna bermatzen dio produktuak eta baldintzak hobetu; horrez gain, higiezinak erosteko edo alokatzeko eragiketak errazten dituen elementu osagarri bat eskaintzen du”.

Bi formatutan eskaintzen da Certify (Tinsa): Certify (oinarrizko sailkapena) eta, laster, Certify Pro, zeinak, higiezinaren kalitate-ziurtagiriaz gain, etxebizitzari buruzko dokumentazio grafikoa, planoak eta teknikariak egindako azterketari buruzko informazioa ere ematen duen, inguruneari buruzko berariazko informazioarekin batera.

Egiaztagiri tipo batekin batera, erabiltzen den metodologiaren parte bat ere ikusgai dago Kanpoko esteka agirian.

Hitzarmena fotocasa.es-ekin

Tinsak fotocasa.es higiezinen atariarekin sinatu duen hitzarmena dela medio, Certify kalitate-zigilua baldintza bereziekin eskainiko die fotocasa.es-ek bere bezeroei. Horri esker, atari horretan etxeak eskaintzen edo eskatzen dituztenek Certifyren berme gehigarria izango dute.

Bat etorri dira eraikitzaileak Kanpoko esteka eta arkitektoak Kanpoko esteka: biek eskatu dute etxebizitzarako kalitate-ziurtagiri bat edo eraikinen oinarrizko zigilu bat.

Nahasketa handia dago, izan ere, eraikuntzako ziurtagiriak eta zigiluak direla eta.

Iturria: Higiezinen Behatokia Kanpoko esteka, 2013/01/24

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zigiluak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *